Alejandro Floritek, Ahizpa Ospitalarioen Espainiako asistentzia eta hezkuntza zuzendari berriak, egun batzuk partekatu ditu gurekin, eta Aita Menniko hainbat baliabide bisitatu ahal izan ditu: Musakola Zentroa, Bilboko Neuroerrehabilitazio-zentroa, Txurdinagabarri, Barandiaran eta San Martin egoitzak, Orozkoko Jesus Maria zentroa, Eibarko Unitate Soziosanitarioa, eta Donostian Zuatzu kalte zerebraleko eguneko zentroa, Maldatxo EPSZ, Zubi Etxe eta Etxetek mendekotasunerako laguntza teknikoen zerbitzua.
Aita Menni Ospitalean Nerabeen Unitate Soziosanitarioa eta Desgaitasun Intelektualeko Trantsizio Unitatea (UDITRAC Transición) bisitatu zituen.
Baliabide horiek bertatik bertara ezagutzeaz gain, egunerokoan pazienteen, erabiltzaileen eta familien zerbitzura dauden profesionalekin denbora partekatu ahal izan du.