Ahizpa Ospitalarioek 2024ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen dute
Munduan 4 pertsonatik 1ek osasun mentaleko arazo bati aurre egiten dio bizitzan zehar. Haien borroka, gurea ere bada. Errekuperatzeko prozesu horretaz hitz egiten dugunean, funtsezkoa den alderdi medikoaz ez ezik, nor bere burua zaintzen ikasteaz ere hitz egiten dugu; itxaropena berreskuratzeko urrats gisa adiskidetasuna berraurkitzeaz hitz egiten dugu; onartu eta babestuko gaituen etxe bat aurkitzeaz hitz egiten dugu; lan egiten hasteaz hitz egiten dugu, aurrera jarraitzeko zutabe gisa.
Urriak 10ean, Osasun Mentalaren Mundu Eguna da. Gaur gaixotasun mentalarekin bizi diren pertsonekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, 1881ean hartu genuen konpromisoa, Ciempozuelosen (Madril) lehen erabiltzailea artatu genuenean, zeina 1898an berretsi genuen Euskal Herrian, aita Benito Mennik Santa Agedako Osasun Etxea inauguratu zuenean, gaur egun Aita Menni Ospitalea dena. Inoiz baino gehiago, pertsona horiei suspertzeko prozesuan laguntzean dago gure arretagunea, gizatasunean eta hurbiltasunean oinarritutako arreta integral batekin.
Aurten, Osasun Mentalaren Mundu Egunaren baitan, Felipe, Ana Belen, Antonio, Montse eta Manuelen benetako historiak partekatu nahi ditugu zuekin: lehen pertsonan, gainditzeko esperientzia transmitituko digute, zaintza profesionalarekin eta abegikortasunarekin errekuperazioa posible dela erakusteko.
Historia horiek, inspiratu ez ezik, gure lanaren garrantzia eta osasun mentaleko arazoekin lotutako estigma ezabatzeko lanean jarraitzeko beharra ere gogorarazten digute. Historia horiek Osasun Mentalaren Mundu Egunerako gure nazioarteko kanpaina bihurtu dira, Ahizpa Ospitalarioek mundu osoko 25 herrialdetan dituzten zentro guztietan partekatuko dena.
Ekintzak Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta
Aste osoan zehar, Osasun Mentalaren Mundu Egunaren inguruan antolatutako hainbat jarduera egin dira, gure zentroetatik sustatuta.
Arrasateko Aita Menni Ospitalean, Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuak ia aste osoa eman du ekintzak eginez. Astelehenean, 2024ko leloa den “Osasun mentala lanean” gaitzat hartuta, Osasunaren Mundu Erakundeak aurten argitaratu dituen kartelak jarri zituzten hainbat gunetan. Horrez gain, OMEk lan inguruneetan ongizate mentala sustatzearen garrantzian jartzen duela fokua esplikatu zen, lan baldintza osasungarriek osasun mentala babestu dezaketelako, eta, aldiz, diskriminazioak, estigmak, jazarpenak eta antzeko faktoreek arrisku esanguratsuak ekar ditzaketelako. OMEk enplegua sortzen duten erakundeei, gobernuei eta langileei osasun mentalari lehentasuna ematen dioten lan giroak sortzen laguntzeko eskatzen die.
Asteartean, “El lado bueno de las cosas” filmaren proiekzioarekin jarraitu zuten jarduerek ekitaldi-aretoan. Bradley Cooper, Jennifer Lawrence eta Robert De Niro dira filmaren protagonistak, eta osasun mentaleko arazoak oso presente daude. Ondoren, filmaren inguruko tertulia izan zen.
Ostegunean, unitate guztietako 55 pazienteak Donostiara joan ziren Why Not? Fundazioak deitutako hainbat ekintzak parte hartzeko, Bulebarreko kioskoan, 11:00etan, gaixotasun mentalari ikusgarritasuna emateko, eta ondoren piknik bat izan zen Gipuzkoako hiriburuan. Ospitalean filmak eta dokumentalak ere proiektatuko dira.
Ostiralean, Arrasateko Iturripe kiroldegian, Ahizpa Ospitalarioetako pazienteak San Juan de Dios Ospitaleko bizilagunekin lehiatu ziren bolo, petanka eta punteria jokoetan, eta arratsaldean, Aita Menni Ospitaleko ekitaldi aretoan, talentu lehiaketa eta karaoke festa egin zen, gure zentroko Unitate guztien parte hartzearekin.
San Juan de Dios Ospitalearekin batera, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen esparruan eslogan batzuk sortu ditugu aurten, kartel formatuan islatu direnak, osasun mentalaren inguruko estigmaren aurka gure hondar aletxoa jartzeko. Bi ospitaleetan itsatsi ditugu, baita Arrasateko publizitate paneletan ere. Posta elektronikoz eta WhatsAppez ere bidali dizkiegu langile guztiei, beren sare sozialetako behin-behineko egoeretan jar ditzaten.