Ahizpa Ospitalariek Erakundearen erantzukizun sozialaren 2021eko memoria hau ezagutarazi nahi dute. Argitalpenak hemeretzi laguntza zentroen, bi ospitale orokorren, bi fundazio babesleen eta ikerketarako fundazioaren (FIDMAG) mugarri nagusiak deskribatzen ditu, baita Ahizpa Ospitalariei lotutako erakundeena ere. Hori dena gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegi hirukoitzetik.
Argitalpenak balioetsi nahi du nola 2021ean gure energia guztia covid-19aren pandemiaren osteko egoera berrira egokitzera bideratu dugun, jarduerei eta ekimenei berriro heltzeko, betiere arretarik handienarekin, baina pixkanaka jarduera asistentziala eta terapeutikoa eta pazienteekin, erabiltzaileekin eta haien familiekin aurrez aurreko harremana berreskuratzeko asmoz. Urtean funtsezkoa izan da 7.328 profesionalen zeregina, izan ere, profesional horiek eta ahizpa ospitalariak lanean aritu dira gure erakundeak 390.000 lagun baino gehiago artatu ahal izateko osasun mentalean, desgaitasun intelektualean, arreta soziosanitarioan, kalte zerebralean, zainketa aringarrietan eta medikuntza orokorrean espezializatuta ditugun dispositibo guztietan.