Kalte zerebrala

Afektibitatea eta sexualitatea hartutako kalte zerebralaren ondoren: gure ekarpena Neuropsikologiako Iberoamerikako V. Kongresuan

Aita Menni ahizpa ospitalarioetako neuropsikologo Ainhoa Espinosak, sexualitatea pertsona guztien eskubidea delako konbentzituta, haien ezaugarriak edo baldintzak edozein direla ere, hartutako kalte zerebral baten ondorengo esku hartze neuropsikologikoan sexualitatea lantzeak duen garrantziaz hitz egin zuen. Azalpenean zehar, ikuspegi integral baten beharra azpimarratu zuen, sexu osasunean interferentziak identifikatzeko eta txosten neuropsikologikoetan jarraibideak sartzeko.
Ainhoa Espinosa, durante su ponencia
Ainhoa Espinosa, durante su ponencia en OPorto

Ainhoa Espinosa Luzarraga, osasuneko psikologo orokorra eta Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko neuropsikologoa, hizlari aritu zen irailaren 21etik 23ra Porton (Portugal) egin den Neuropsikologiako Iberoamerikako V. Kongresuan. Sexualitatea esku hartze neuropsikologikoaren parte integral gisa sartzea eta pertsona guztientzako sexualitate eskubidea bermatzea, osasun baldintzak edozein direla ere, izan zen azalpenaren helburu orokorra. Neuropsikologiaren testuinguruan sexualitatea lantzeak duen garrantzian zentratu zen mintzaldia, batez ere hartutako kalte zerebrala duten pertsonei dagokienez (HKZ), eta ikuspegi integral bat aurkeztu zuen gizakiaren dimentsio horri modu eraginkorrean heltzeko.

 

Gure adituaren iritziz, “sexu osasuna eskubide unibertsala da, eta bizi kalitatearekin zuzenean lotuta dago; beraz, funtsezko balioa hartzen du esku hartze globalean”. HKZ duten pertsonen sexu osasunaren arretan egina duen ibilbidean, gure neuropsikologoak faltan bota izan du dokumentu klinikoetako informazioa, eta egiaztatu du esku hartzeko dauden ereduek aniztasun funtzionala baztertzen zutela. Tresnen falta horrek bultzatuta, taldean esku hartzeko programabat eta banakako ekintza espezifikoak sortu zituen. Programa hori 2013. urtean gauzatu zen Bizkaiko Gizarte Laguntzako Foru Erakundearen Bekoetxe eta Lurgorri Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroetan, eta hainbat talderi egokitutako jarduerak, banakako saio osagarriak eta gogobetetze pertsonalari eta harreman intimoak hobetzeari lotutako helburuak jaso zituen. Banakako esku hartzean alderdi hauek landu ziren: sexualitateari buruzko psikoheziketa, doikuntza emozionaleko terapia eta gorputz erantzunak esploratzea, beharren komunikazioa eta baliabide terapeutikoak hautatzea.

Parte hartzaileek emaitza positiboak aurkeztu zituzten programa inplementatu ondoren, horien artean, ezagutza hobetzea eta sexu gozamena lortzea.

Interferentziak sexu osasunean eta esku hartzea

Sexu osasunean interferentziak identifikatzeak hartu zuen Ainhoa Espinosaren hitzaldiaren zati handi bat. Atal horren barruan, aldaketa hormonalen ondorioz ager daitezkeen interferentziak posibleak aztertu ziren —kalte zerebralak sistema endokrinoari ere eragin diezaiokeelako, bai gizonengan bai emakumeengan, defizit kognitiboen ondoriozkoak eta jokabide/emozio aldaketen ondoriozkoak, eta HKZ bizitzako zein unetan gertatu den egon daitezkeen desberdintasunak.

Hizlariak neuropsikologian esku hartzeko hainbat arlo nabarmendu zituen sexualitateari lotuta, horien artean trebetasunak eskuratzea, kontzientzia lana, itxaropenen doikuntza, norberaren ezaugarri pertsonalak onartzea eta laguntza emozionala. Esku hartze horien helburuak hauek dira:

  • Sexualitatea neuropsikologiako esku hartzearen parte gisa sartzea
  • Sexualitaterako eskubidea bermatzea, pertsonaren osasun baldintzak edozein direla ere.
  • Pertsonari eta ingurukoei ezagutza eta jokabide defizitak daudenean sexualitatean egon daitezkeen interferentziak ezagutaraztea.
  • Identitate berria onartzen laguntzea.
  • Norberaren gogobetetzerako gaitasuna ematea, harreman intimoak hobetuz eta gozamen eta harreman modu berriak bilatuz.

Esku hartze neuropsikologikoko txostenetan duen islari dagokionez, neuropsikologiaren ohiko helburuak eta ingurunearekin, familiekin eta beste profesional batzuekin lan egiteko jarraibideak aipatu zituen, arreta integrala bermatzeko.

Ainhoa Espinosa prestatzailea da kalte zerebraleko hainbat zentrotan, eta gida kliniko baten egilea, dibertsitate funtzionala dagoenean sexualitateaz gozatzen ikasteko, eta bere ponentziaren amaieran azpimarratu zuen HKZ duten pertsonengan sexualitatean esku hartzea posible eta eraginkorra dela, emaitzek eguneroko bizitzako kalitatea hobetzen dutelako.