Adinekoen Nazioarteko Egunaren 25. urteurrena ospatu dugu
Aurten urriaren 1a Adinekoen Nazioarteko Egun gisa hartu zuten egunaren 25. urteurrena ospatu dugu. Oraingoan adinekoek hiri-ingurune berrian duten eraginari eta hiri-inguru berriak berak haiengan duen eraginari buruz hitz egin genuen. Hauxe izan zen goiburua: “Iraunkortasuna eta adinekoak hiri-ingurunean txertatzea”.
Txurdinagabarri Adinekoen Egoitza eta Eguneko Zentroan Adinekoen Nazioarteko Eguna ere ospatu dugu, egun hori ezagutzera ematen laguntzeko eta adinekoei balioa eta garrantzia emateko. Eta hori egiteko modurik onena gure adinekoek ere parte hartzea da.
Horrela, urriaren 1ean, goizean, hainbat jarduera egin genituen. Gozatu eta primeran pasatzeaz gain, gure adinekoek gogoeta egiteko eta galdera honi buruzko iritzia emateko aukera izan zuten: “Zer ekarpen egiten diogu adinekook gizarteari?”.
Horrez gain, egoiliarren, senideen eta langileen laguntza eta ekarpenekin galdera horri buruzko iritziak eta erantzunak eman ez ezik, horma-irudi bat egin genuen denon artean, egun hori adierazten duen sinboloarekin: begizta berdea.