Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatu dugu
Urriaren 1ean ospatu ohi da Adinekoen Nazioarteko Eguna, eta Ahizpa Ospitalariak – Aita Menniko zentro asistentzialetan gure hondar alea jarri nahi izan dugu.
Aurten, hain zuzen ere, COVID-19aren pandemiak hain gogor erasan digularik mundu osoko adinekooi, Nazioarteko Egunak 30. edizioa bete zuen.
Aurtengoan, NBEren helburuetako bat izan da egunak balio zezala osasun langileen rolari buruzko kontzientzia eta pertzepzioa handitzeko, adinekoen osasuna mantendu eta hobetzeari dagokionez, arreta berezia jarrita erizainen lanbideari, une zail hauetan hainbesteko lana egiten ari baitira.
Horregatik, gure zentroetan hainbat dinamika egin ditugu artatzen ditugun pertsonekin, haiekin zenbait gairi buruz hitz eginez, esaterako, zahartze aktiboaz edo hirugarren adinaren inguruko mitoez, eta irakurketak eta eztabaidak egin ditugu osasuna zaintzeari buruz, eta bizitzaren etapa horren garrantziaz ere hausnartu dugu.