Adinekoak eta “haurtxoak” ipuin eta txotxongiloekin disfrutatzen
Joan den ekainaren 7an, goizean, Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzako egoiliar talde bat eta hainbat begirale Begoñazpi ikastetxera hurbildu ginen, Lehen Hezkuntzako haurrei ipuinak kontatzera, horretarako narrazioa ea txotxongiloak erabiliz. Urtero Egoitzak eta Begoñazpik Belaunaldi arteko Programaren barruan egiten duten ekintza bat da.
Orain dela hilabete bat, Belaunaldi arteko Programan parte hartzen duten ikasle helduago batzuek lagundu ziguten saiorako ipuinak prestatzen eta txotxongiloak egiten. Aukeratutako istorioak herri ipuin klasikoak ziren, hala nola inurriarena eta txitxarrarena, esnezalearen ipuina, erbiarena eta dortokarena…, beren irakaspenarekin, umeei balio zuzenak helarazteko asmoz.
Bikoteka, adineko batek ipuina kontatu eta besteak txotxongiloa mugitzen zuen istorioak lotuz, eta amaieran irakaspena zein zen eta bizitzan nola aplika litekeen azaltzen zuten. Horrek elkarrizketa bat eragin zuen, eta umeak animatu ziren gero eta gehiago galderak egitera, eta bisitarien bizitza eta Egoitzan zer egiten duten zehatzago ezagutu nahi izatera.
Adinekoak pozarren zeuden haien jakin-minari erantzun ahal izateagatik eta hainbeste arreta jasotzeagatik, eta haurrek beraientzat berariaz egin zituzten opari txikiekin itzuli ziren Egoitzara.