“Adinekoa naiz, zu bezalakoa naiz”
Apirilaren 29an Belaunaldien arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatu zen, eta Txurdinagabarri Egoitzan egun horri lotutako ekintza bat egin nahi izan genuen.
Data 2009tik aurrera ezarri zen, Adinekoen Europako Plataforma eta Gazteriaren Europako Foroa elkarteei esker, besteak beste.
Egun hori aldarrikatzeko helburua da adinekoen inklusioa eta parte hartzea ahalbidetzea, egungo gizarteari ekarpena egin diezaioten, eta, horrela, belaunaldien arteko elkartasun handiagoa lortzen laguntzea.
Egoitzan dinamika bat egin genuen “Adinekoa naiz, zu bezalakoa naiz” lelopean, eta hainbat mezu moztu genituen, gaur egungo gure “niek” gure “ni” gazteagoei esateko.