Adineko pertsonenganako begirada aldatzeko puzzle bat
Bilboko dozena bat egoitzatako adinekok, tartean Txurdinagabarri Egoitzakoek, hainbat erakunde sozial eta GKE-ekin batera, Caritasek antolatutako ekintza batean parte hartu zuten atzo eguerdian, hilak 15, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna zela eta.
Ekitaldiaren helburua gizarteak adinekoekiko duen begirada aldatzeko beharra ikusaraztea zen, askotan ikuspegi negatiboa nozitzen baitute, infantilizazioa, arretarik eza eta are abusua eta tratu txarrak pairatuz.
Ekitaldian puzzle erraldoi bat egin zen Santiago plazan, adinekoek gizarteari ematen dioten balioa irudikatzeko. Puzzlea amaitu ondoren, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Egunaren inguruko manifestua irakurri da, Manolo Delgado Athletic Clubeko prestatzaile fisiko ohiaren eta Edurne Lopategi Bizkaiko Caritaseko Bizi-Bete proiektuko partaidearen eskutik.
Ekitaldiaren aurretik, katedrala bisitatzera sartu ginen eta terraza batean zerbait hartzen egon ginen, eguraldi ona aprobetxatuz.