Adineko-etxeak Ahizpa Ospitalarien sortzailea den San Benito Menniren urteurrena ospatu dute
Aita Menniren eta Ahizpa Ospitalariek Euskadin kudeatutako zahar egoitzek eta zentroek Ordenaren sortzailea den San Benito Menniren heriotzaren urteurrena ospatu dute duela gutxi. Benito Menni 1914. urteko apirilaren 24an hil zen, duela 102 urte, Frantziako Dinan herrian.
Ospakizunak hilaren 19an hasi ziren Arrasateko Aita Menni Ospitalean, sortzailearen omenezko hirurren batekin. Eguneko zentroa duten Bilboko Txurdinagabarriko eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzek eukaristia eta lunch bat antolatu zuten hilaren 21 eta 22an hurrenez hurren.
Asteburuan ekitaldiak Cienpozuelosen antolatu ziren, ordenaren sorlekuan alegian. Han, igandean, Espainiako Probintzia Kanoniko bateratua ofizialki hasi zen, ordura arte zeuden hiru probintziak (Palentzia, Bartzelona eta Madril) bakar batean biltzen dituena.
Hurrengo egunean, astelehenean, hilak 25, Arrasate, Eskoriatza, Bergara eta Deustuko adineko eguneko zentroen eta Aita Mennik ere kudeatzen duen Arrasateko Iturribide egoitzaren txanda izan zen. Zentro guztietan San Benito Menniren bizitza-aipamen bat egin zen, eta Euskaditik egon zenean izan zuen garrantzia nabarmendu zen, zenbait material grafiko aurkeztuz, eta Ordenako erabiltzaile eta boluntarioen laguntzaz. Ondoren, zentro bakoitzean lunch bat egin zuten erabiltzaileentzat eta haien senideentzat. Arrasateko Aita Menni Ospitalean Santuaren omenezko hirurrenaren bigarren saioa egin zen.
Asteartean eta asteazkenean, hilak 26 eta 27, ekitaldiak ere egin ziren Arrasateko Aita Menni Ospitalean. Lehen egunean, Pastoraltza zerbitzuko buruak, Egoitz Zabalak, “Konpromisoa hartzen duen eta eraldatzen duen begirada” hitzaldia eman zuen San Benito Menniren omenez, eta hirurrena amaitu zen. Hurrengo egunean eukaristia bat egin zuten Ospitaleko elizan, eta geroago erlojuak banatu zizkieten erakundean 25 urte betetzen dituzten langileei. Ondoren, luncha eta amaitzeko festa bat egin zuten.