Adineko Eguna ospatzen Txurdinagabarri Egoitzan
Urtero, urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Txurdinagabarri Egoitzan hainbat ekintza prestatu genituen.
Egunean zehar Egoitzako areto nagusian mural bat egon zen jarrita, adinekoek, senideek eta langileek beren ideiak idazteko, zahartzaro aktiboari buruz.
Arratsaldean praktikan jarri genuen “aktibo” delako hori, eta dantzan eta kantuan ibili ginen, Arotza Mosoren emanaldiari esker; animatu egin gintuen eta oso arratsalde atsegina eskaini zigun, dantzatzen eta bilbainadak, habanerak eta mota guztietako herri kantak abesten. Gure erabiltzaileetako batek autografoa ere eskatu zion, hainbeste gustatu zitzaion.