Osasun mentala

“Adimenak zabaltzen, estigmak ixten”

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna izan da. Gure erakundearentzat hain garrantzitsua den egun hori dela eta, hainbat jarduera antolatu genituen, besteak beste, osasun mentalaren eskubide unibertsal eta beharrezkoari buruz hitz egiteko solasaldi bat, eta geure leloak sortu genituen.
10_octubre2021EFB9960.jpg

Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna izaten da, oso data seinalatua gure erakundearentzat. Ahizpa Ospitalarioetatik, World Federation for Mental Health federazioaren 2021eko kanpainarekin bat egin dugu, “Osasun mentala mundu desberdin batean”, buruko gaixotasuna duten pertsonek jasaten duten estigma eta diskriminazioa ikusarazteko.

Igandea zenez, Aita Menni Ospitalean aurreko asteko ostiralean antolatu genituen eguna ospatzeko jarduerak. Horien artean, nabarmentzekoa da aurten zenbait erakundek zabaldutako leloen inguruan egin dugun hausnarketa, eta Espainiako osasun mentalaren elkarteen mugimenduak bozketa bidez aukeratu duena azpimarratu dugu: “Osasun mentala, beharrezko eskubidea.Bihar zu izan zaitezke”.

"Adimenak zabaltzen, estigmak ixten"

Goizean, Egonaldi Ertain eta Luzeko Unitateetan interes handiz ikusi genuen “Estigma eta osasun mentala” dokumentala, eta solasaldi bat antolatu genuen osasun mentalaren eskubide unibertsal eta beharrezko horri buruz hitz egiteko: jasotzen duen arreta, desberdintasunak eta eskubidea gauzatzea eragozten duten beste arrazoi batzuk. Ados geunden gaixotasun mentalaren inguruko arbuio eta estereotipoek -komunikabide batzuetan ere hain hedatuta daudenak- gaixoarengan gaixotasunak berak baino sufrimendu handiagoa eragin dezaketela batzuetan. Amaia Bulumburuk, Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko koordinatzaileak, esan digu eztabaida oso interesgarria izan zela. 

"Adimenak zabaltzen, estigmak ixten"

Gogoeta horien inguruan, gure leloak prestatu genituen, gure pazienteek egun horren garapenean parte hartzeko transmititu nahi dituzten pentsamenduak. Idatzi eta erakutsi genituen, margotu genituen marrazki argigarriekin batera. Berdintasunerako eskubidea, adimenak zabaltzeko eta estigma baztertzeko beharra izan ziren ideia nagusietako batzuk; izan ere, gaixotasun mentalak, neurri handiagoan edo txikiagoan, gizarte harremanetan, hezkuntza eta aukeretan eta abarretan eragin dezake. 

Gaixotasun mentala beste edozein gaixotasun bezalakoa dela, edonori eragin diezaiokeela eta gaixotasuna pairatzen duten pertsonei bizitzaz gozatzea ez diela eragotzi behar azpimarratzeko, arratsaldean festa izan zen, musikarekin eta merendolarekin. Eta mundu guztiak egin zuen topa osasun mental duin baten alde, eta primeran pasatu zuten. 

"Adimenak zabaltzen, estigmak ixten"