“Adimen artifiziala neurorrehabilitazioan”, Murie doktorearen hitzaldia Sant Joan de Déu Ospitaleko Errehabilitazioari buruzko V. Jardunaldietan
Manuel Murie Fernandez neurologoak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren lerroko koordinatzaileak, eman zuen Errehabilitazioaren gaineko V. Jardunaldiei hasiera emateko hitzaldia: “Erronkak errehabilitazioan. Oraina eta etorkizuna”. Topaketa zientifiko hau, non ospe handiko profesionalek parte hartu baitzuten, 2024ko irailaren 20 eta 21ean egin zen, Palmako Sant Joan de Déu ospitalean.
Terapietan aurrera egitea, lesio neurologikoak dituzten pazienteen errehabilitazioan erabiltzen diren teknologia berriak ezagutzea, dauden baliabideen arteko koordinazioa hobetzea, neurorrehabilitazio eta errehabilitazio estrategiei eta horien konplikazioei buruz eztabaidatzea, eta kirurgia konpentsatzaile eta konpontzaileei buruz, errehabilitazio taldeak lanari ekiteko duen moduari buruz, ikerketako berrikuntzei buruz eta adimen artifizialak lan egiteko moduan ekarriko dituen aldaketei buruz ere eztabaidatzea ziren ekitaldi honen helburuak.
Testuinguru horretan, Murie doktoreak “Adimen artifiziala neurorrehabilitazioan” hitzaldia eman zuen, eta bertan adimen artifizialak (AA) neurorrehabilitazio prozesuan nola lagun dezakeen aztertu zuen, pazienteen ikuspegitik zein profesionalen ikuspegitik, eta teknologia horrek arlo horretan izatea espero den etorkizuna ere aztertu zuen. Euskal Autonomia Erkidegoko Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuko arduradunak teknologia horiek errehabilitazio prozesuetan dituzten onurak azpimarratu zituen, bai pazientearen esperientzia bai diziplina arteko osasun taldearen lan terapeutikoaren emaitzak hobetzeko duten gaitasunagatik. Bere hitzaldian etorkizun berritzaileago bat marraztu zuen neurorrehabilizazioaren eremurako, AAri esker.