Adineko pertsona
Adierazpen artistikoko tailerra Txurdinagabarrin
Eguraldi oneko egun batez baliatuz, Txurdinagabarri Egoitzan adierazpen artistikoko tailer bat egin nahi izan dugu goiko terrazan.
Hainbat material prestatu genituen gure sormena askatzeko: maindire bat lainoztagailuekin margotzeko, mihiseak, mandalak, hainbat formatutako pinturak, pintzelak… Egoiliar bakoitzak bere gustuko obra bat egin zuen, eta gero lehiaketa bat egin genuen, gure lagun Alan epaimahaikide zela, eta gehien gustatu zitzaizkion hiru lanak aukeratu zituen.