ADAM elkartearen elastikoak igerilekuetan, kiroldegietan eta, kalean, noski, ikusten hasi dira!
Aita Menni Kirol Elkarteko (ADAM) txirrindulari, igerilari eta jokalariek bakarrik ez daramatzate elastikoak; hainbat laguntzailek ere erosi dituzte eta proba eta entrenamenduetan eramaten hasi dira.
ADAM elkartearen elastiko teknikoa eramaten baduzu, elkarteari berari laguntzeaz gain, Liberiako osasun mentaleko “We are like You” proiektuari ere laguntzen diozulako.Talde solidario honetan parte hartu nahi baduzu, gure kirolariek eramaten dituztenak bezalako elastiko teknikoak eros ditzakezu:zuriak dira, ehun transpiragarria dute, eta Ahizpa Ospitalarien bihotza batik bat nabarmentzen da.
Asteburu honetan Behobia-San Sebastián lasterketa ospetsua egin da.Ia 30.000 pertsonak 20 kilometroko ibilbidea egin zuten, eta horien artean, batzuek, Aita Menni Kirol Elkartearen elastikoa erabili zuten.Lasterkari horietako bat Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzailea izan zen, Mikel Tellaeche, argazkian Roberto Míguezekin eta beste lagun batzuekin agertzen dena.
Dioten moduan, Behobia-San Sebastián, lasterketa bat baino gehiago bada -milaka lasterketari eta atleten ilusioan, sentsazioetan eta esfortzuetan oinarritutako 50 urte baino gehiagoko sentimendua delako-, ADAM elkarteak kirol inklusiboaren eta hobetzearen sinboloa izan nahi du.Ekimen honekin, Aita Menni Ospitaleak garuneko kaltea duten pertsonak kirolaren bidez errehabilitatzeko aukera ematen du.Eta denok lagun dezakegu.
Zuk ere lagundu nahi al duzu? Eskatu ADAM elkartearen elastikoa eta jasotakoan zure argazkia bidal dezakezu kirola egiten, elastikoa jantzita. Denon artean garuneko kaltea eta errehabilitatzeko dituen aukerak ezagunagoak egingo ditugu, eta jarrera positiboagoarekin egingo diegu aurre ekartzen dituen zailtasunei.