ADAM elkartea osatzen dugun guztiak oso pozik sentitzen gara Txurik Kopan lortutako garaipen handiarengatik, play-off-aren azken partidan etxean galtzeak eragindako atsekabe handiaren ondoren. Une egokia da egindako lana eta helburuekin izandako konpromisoa nabarmentzeko, etsipenak ere bizi izan baditugu ere. Horregatik Txuri Urdin taldea, Rosa Zubeldia presidentea, jokalariak, teknikariak eta zaleak zoriondu nahi ditugu, denboraldi honetan sentiarazi, hunkiarazi eta gozarazi gaituztelako.
Liga amaiera zirraragarrian Donostiako taldea finalera heldu eta bigarren postuan geratu zen, baina Kopan txapeldun izan da. Duela hamasei urte ez zen hori gertatzen.
Txuri Urdin taldea ADAM Aita Menni Kirol Elkartearen babesleetako bat da. Izan ere, haren izotz-pistan osatu genuen Gipuzkoan Garuneko Kaltearen Eguna. Egun horretatik aurrera gure kirolariek eta erabiltzaileek haien partidak ikusten dituzte. Zorionak! Txapeldun handiak zarete!