Abian da Osasunberri proiektua, hurbileko osasun sektorea indartzeko “0 km” filosofiarekin

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak partzuergoko kide diren Euskadiko 27 erakundeetako bat da. Helburua da ahaleginak bateratzea eta sektorea indartzea, egungo pandemiaren eta etorkizuneko erronken kudeaketa eraginkorra, integrala eta iraunkorra lortzeko.
osasunberriEFB9960.jpg

Eusko Jaurlaritzak hilaren 20an Zamudioko (Bizkaia) Parke Teknologikoan egin zuen Osasunberri proiektua babesteko errubrikarekin, ofizialki abian jarri da ekimen hau. Helburua da Euskadin osasun sektore hurbil, eraginkor eta integrala eraikitzea, 0 km filosofian oinarritua. Ekitaldian parte hartu zuten Estibaliz Hernaez Laviña Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko sailburuordeak; Asier Albizu Biolan Microbiosensores SL enpresako zuzendari nagusi eta proiektuaren koordinatzaileak; eta partzuergoko kide diren 27 erakundeetako ordezkariek, tartean, eta hasiera-hasieratik gainera, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak. 

Proiektua Euskadiko 2022-2024 Inbertsio Estrategikoen Planaren lehentasunezko proiektuen artean dago. Plan horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next programari bultzada eman nahi dio baliabide propioekin, Next Generation funtsak jaso arte itxaron gabe, Pertsonen Osasunari eta Zainketari buruzko 1. osagaian.

Osasunberri lankidetzan lan egiteko beharretik sortu da, osasunaren sektoreak banaka aurre egin beharreko erronkei aurre egiteko mugak gainditzeko. Lankidetza lanari esker, sektorean liderrak diren euskal erakundeek helburu komun bat lortu ahal izango dute: I+Gko estrategia bat garatzea, aurrera egiteko eta egungo oztopoak eta erronkak gainditzeko beharrezkoak diren gaitasunez hornitzeko, eta, horrela, km 0-ko filosofia duen Euskadiko osasunaren balio katea indartzeko.