Pacientes en la Unidad de Salud Mental del Saint Benedict Menni Health Center en Monrovia, Liberia

Elkartasuna

Gure gizarte proiektuak ekimen solidarioak dira, giza balio handiko kezkei erantzuten dietenak. Horiek sostengatzen dituzten pertsonak eta erakundeak gizarte eta laguntza proiektuekin lotzen dira, eta helburua da gaixotasun mentala, mendekotasuna edo desgaitasuna dutenen edo premiak pairatzen dituztenen bizi kalitatea hobetzea.

Ilusioz eta konpromisoz, hainbat kolektiboren beharrei erantzuteko lan egiten dugu.

Garapenerako nazioarteko lankidetza

Ahizpa Ospitalarioak nazioarteko erakunde bat da, herrialde behartsuetan edo premia larria dutenetan presentzia eta proiektuak dituena. Horregatik, Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Zerbitzu bat dugu, Erroman (Italia) dagoen Gobernu nagusiak koordinatzen duena.

Benito Menni Fundazioa ere badugu, Kongregazioaren GKEa, Afrikan, Latinoamerikan eta Asian garapenerako lankidetzaren arloan zenbait proiektu gauzatzen dituena. Zerbitzuaren helburua da elkartasuna eta gizarte eraldaketa bultzatzea, besteen arazoei ezikusiarena egin gabe, eta norberaren erantzukizunari dei eginez.

Gainera, Aita Mennik senidetze akordio bat dauka Monroviako (Liberia) Saint Benedict Menni Health Center osasun etxearekin; Munduko herrialderik pobreenetako bat da, eta, ekimenari esker, We Are Like Youproiektua bultzatzen dugu. Proiektua 2014an sortu zen, eta emaitzetako bat da Osasun Mentaleko Unitatea, gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten emakumeak artatzeko, askotan familiek eta komunitateak zokoratu egiten baitituzte, Afrikako herrialde askotan oraindik ere gaixotasun mentalari buruz dagoen ezezagutzagatik eta beldurragatik.

Horretarako, proiektuak egiturak sortu eta berritzeko ekintzak aurreikusten ditu, Benedict Menni Centerren buru nahasmenduei buruzko kanpo kontsulta espezializatuak izateko, baita suspertze unitate bat ere, eta bertako talde sanitarioen prestakuntza, gaixotasun mentala duten pazienteak zaintzeari buruz.

Proiektuak Liberiako Osasun eta Gizarte Ongizateko Ministerioak bultzatutako osasun mentaleko politiken ildoei eta Grant Mental Hospital erakundeak abian jarritako ekintzei jarraitzen die, proiektuaren bultzatzaileok lankidetza sendoa dugularik haiekin.

We Are Like You ekimenari buruzko informazio gehiago:

We Are Like You proiektuaren logoa

Aita Menni, gainera, zentroaren inguruko adingabeak babesean hartzeko ekimenak kudeatzen ditu, haien ikasketak ordaintzeko.

Beste elkartasun ekintza batzuk

Aita Mennik lantalde bat du elkartasun proiektuetan jarduteko, eta gure zentroetan sentsibilizazio jarduerak antolatzen ditu eta elkarlanean aritzen da hainbat GKE eta elkartasun erakunderen kanpainetan.

Maiz izaten dugu harremana eta lankidetza zenbait erakunderekin, horien artean Caritas, Gurutze Gorria, Unicef, Manos Unidas edo Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagai Bankuak, besteak beste.

Bidezko merkataritzaren, migrazioaren eta errefuxiatuen eta beharra duten beste kolektibo batzuen eremuan diharduten beste erakunde batzuei ere laguntzen diegu.