Abandoibarran paseoan
Joan den astean Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako talde bat paseoan irten ginen Abandoibarra aldera, eguraldi ona aprobetxatuz.
Guggenheim Museotik hurbil argazki erakusketa bat zegoen instalatuta, orain dela 20 urte inguru hori nola zegoen erakusten zutenak, museorik ez zegoenean, eta zabalgune bat zenean Uribitarteko gordetegi frankoaren eta Euskalduna ontziolaren artean.
Eguraldi onaz disfrutatu eta museoaren inguraldea korritu ahal izan genuen: eraikinari begira egon ginen, armiarma eta bola koloredunen eskultura, Mazarredora igo ginen Puppy txakurra ikustera, garai batean Ingelesen Zelaia zen hartan paseoan ibili ginen, jendea Ibaizabalen kayak eta paddle surf egiten ikusi genuen…
Eguna biribiltzeko, tartetxo batean eserita egon ginen itsasadarraren parean, aperitiboa hartuz eta bistez disfrutatuz.