Ehunka pertsonak eskuzabaltasunez laguntzen dute kontzertu solidarioetan

Juan Carlos Irizarrek “We are like you” proiektuaren alde egindako bira publikoaren erantzun handiarekin hasi da.
Ehunka pertsonak eskuzabaltasunez laguntzen dute kontzertu solidarioetan

Zerbait mugitu zen Juan Carlos Irizarren barruan Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzailea eta Monroviako Saint Joseph’s Catholic Hospital ospitaleko zuzendari ohia den Mikel Tellaecheren bitartez Liberiako osasun-egoeraren berri izan zuenean. Oñatiko musikariak informazio gehiago eskatu zuen, eta batik bat ebola-epidemiaren ondorioz hain txundituta geratu zen pertsona gaixoen uzte-egoerarekin, bere musika-baliabideak erabiltzea erabaki zuela dirua biltzeko.

Horrela sortu ziren We are like you” proiektuaren aldeko Kontzertu solidarioak, maiatzetik azarora arte antolatu direnak. Helburua da Monroviako Ahizpa Ospitalarien Benedict Menni Osasun Zentroa mantentzen laguntzea.

Irizarrek hamabi emanaldi prestatu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritan: Eskoriatza, Zumaia, Zaldibar, Arrasate, Durango, Aramaio, Donostia, Gernika, Bilbo, Araia, Berriz eta Zestoan.Leku bakoitzean, bertako edo inguruko abesbatzekin aritzen da pianoa jotzen, eta zenbait kasutan abeslari eta beste musikari batzuekin batera. Abesbatzek errepertorioa aukeratzen dute, eta Juan Carlos Irizarrekin entseatzen dute, noski, dena ongi atera dadin. “Atsegingarria da oso ikustea zenbat pertsonak oparitzen duten beren laguntza”, adierazi du musikariak. Eta horien artean Itziar Aizpurua bere emaztea dago.

Juan Carlos Irizarren eta dagokion abesbatzaren emanaldiarekin batera “We are like you” proiektua ere azaltzen da diapositiben bidez. Horrez gain, azoka txiki solidario bat egiten da, AMHko zentroetako pazienteek helburu horretarako egindako produktuak saltzeko.

Bira ezin hobeto hasi zen, izan ere jende ugari bertaratu zen Eskoriatzan eta 1.000 euro baino gehiago bildu ziren. Bakoitzak nahi duena eta ahal duena ematen du. Baina erantzuna oso ona izaten ari da. Juan Carlos oso pozik dago, publikoa, joateaz gain, gozatu eta kausa on batean lagundu ere egiten duelako. Halaber, abesbatzek eta beste musikari batzuek parte hartzea lortu du, eta oso erraz gainera. Duela denbora asko ikusten ez zuen jendearekin, bandekin eta duela zenbait urte elkarlanean aritu zen eta orain kontzertuetan beren emanaldiekin eta egotearekin Liberiari laguntzen dioten talde solidarioekin topatzen ari da.

Ehunka pertsonak eskuzabaltasunez laguntzen dute kontzertu solidarioetan

Artista eta proiektua

Juan Carlos Irizarren jardueraren zati handi bat proiektu solidarioekin lotuta dago. Aita Menni Ospitaleko Pazienteen Abesbatzako zuzendaria ere denak musika instrumentaleko 30 disko baino gehiago argitaratu ditu, hamabi partitura-liburu eta hainbat musika-konposizio antzerkirako, telebistarako, dokumentaletarako, filmetarako, haurrentzat, arlo pedagogikorako, bandetarako, ereserkiak…

Ahizpa Ospitalariak 1966. urtean hasi ziren lanean Liberian, “Benedict Menni” osasun-zentroan eta errehabilitazio-zentro batean. Ebolaren krisia 2014. urtean hasi zen eta horren ondorioz, herrialdeko osasun-zerbitzu askok –horien artean “Benedict Menni”- itxi egin zuten, kutsatzeko beldurrarengatik.  Horren ondorioz, lehen kontrolatuta zeuden gaixotasun batzuk eta hilkortasun-tasa areagotu egin ziren.  Bestalde, nazioarteko erkidegoaren finantza-laguntza nabarmen txikiagotu da, eta hori ere kezkagarria da.

Ehunka pertsonak eskuzabaltasunez laguntzen dute kontzertu solidarioetan

Aita Mennin Liberiari laguntzeko lankidetza-programa bat garatu dugu herrialde horretako Osasun Ministerioarekin Benedict Menni Zentroari instalazioak berriro irekitzen laguntzeko eta osasun mentaleko programa bat abian jartzeko. Programaren izenak gaixotasun mentalen bat duten pertsonak estigmatizatzea saihesten du: “We are like you”. Proiektua Osasun Sistema Nazionalaren berreraikuntzaren barruan kokatzen da eta helburu hauek jasotzen ditu:

1) Benedict Menni Health Center Osasun Zentroaren berrirekitzea. 2015eko apirilean bete zuen helburua.

2) Ebola duten pertsonei laguntza psikologikoa emateko programak egitea, biktimen senideentzat eta erkidegoarentzat, bizirik atera direnentzat eta osasun arloko profesionalentzat.

3) Susperraldi Unitate bat abian jartzea gaixotasun mentala duten pazienteentzat, Osasun Ministerioaren mendekoa den Grant Mental Hospital/JFK ospitalearekin lankidetzan.

4) Arreta anbulatorioa abian jartzea osasun mentaleko pazienteentzat Benedict Menni Health Center Osasun Zentroan, Osasun Ministerioaren “Wellness Center” programaren barruan.

5) Prestakuntza-programak gaixotasun mentala duten pazienteekin aritzeko, Erizaintza Eskolarekin, Medikuntza Fakultatearekin, Carter Fundazioarekin, Osasun Ministerioarekin eta erkidegoko erakundeekin lankidetzan.

Aita Menni Ospitaleak herrialdearen errealitatearen eta Monrovian dauden Ahizpa Ospitalarien beharren berri ematen laguntzen du, eta bertako biztanleei laguntzeko funtsak biltzen saiatzen da. “We are like you” Liberiako lankidetza-proiekturako ekarpen ekonomikoa egin nahi duten pertsonek kontu-korronte honetan egin ditzakete beren dohaintzat:

Laboral Kutxa

ES51 3035 0001 56 0010129618

JUAN CARLOS IRIZARREN BIRA OSOA

 

Ehunka pertsonak eskuzabaltasunez laguntzen dute kontzertu solidarioetan

Kontzertuak komunikabideetan

Diario Vasco