‘Lavanindu’ garbiketako okupazio-zentrora egindako bisita
Ezkerretik eskuinera: Macarena Aspiunza, Mariam Frago, Fuensanta Mesa, Selene Vélez, eta Gorka Rojas, ‘Lavanindu’ zentroko gerentea
Ospitaleko zenbait paziente eta Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuko langileak “Lavanindu” okupazio-zentrora hurbildu ziren joan den ostegunean, azaroak 20, eta Gorka Rojasek, zentroko gerenteak, Aita Mennin egiten denaren antzeko industria-garbiketako kanpo zerbitzua nola ibiltzen den azaldu zuen.
‘Lavanindu’ enplegu-zentro berezia Arrigorriagan dago, eta Eragintza Fundazioaren barruan dago. Erakunde horrek, gaur egun pazienteen talde bat Garbiketa Tailerra egiten ari den Ospitaleko garbitokia kudeatzean du.
Arratsaldean, Basaurin, Eragintzako kable-sareen tailerrera joan ziren, eta Lorezaintza tailerretan, berotegian eta ortuetan langileek egiten duten lana azaldu zieten.
Aita Menni Ospitalean, Garbiketa tailerra, Industria tailerra, Ehunkien tailerra, Birziklaketa tailerra eta zentroaren kanpoaldea garbitzeko tailerra dira pazienteek gizarteratzeko eta laneratzeko egiten dituzten okupazio-jardueretako batzuk.
Eragintzako instalazioetara egindako bisita, haien errehabilitazio eta txertatze prozesuan barne hartzen da. Ospitalean egiten ditugunen antzekoak diren beste kanpo-zerbitzu batzuk ezagutzea, eta egunero egiten duten lanarekin ongi sentitzea zen helburua.