Aita Menni Ospitaleko farmazialari Laura Carrillok dioskunez, AMOk bat egin du “Erizainak Saharan” egitasmoarekin, zeina Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako ikasle talde batek abiarazi duen, eta bere “hondar alea” ere jarri nahi izan du, goiko argazkietan ikus daitekeenez.
Ikasleek zuzenean entregatuko dituzte oinarrizko medikamentuak sahararren errefuxiatuen kanpamenduetan, Tindufen, Aljeriako hegoaldean.
Ekimena eskolako neska batena izan zen, errefuxiatu eremu bateko anbulatorioan praktikak egin zituelarik hunkituta geratu baitzen. Ikasleen asmoa da Aste Santuan bertara bidaiatzea, jasotako botikak eta material sanitarioa eramateko eta, halaber, ahal den heinean, han egongo diren bederatzi egunetan laguntzeko. Beraz, proiektuak bi ekarpen egiten ditu:
– errefuxiatuen eremuan bizi diren sahararrentzako oinarrizko materiala eramatea,
– eta bertara joan den ikasle taldearentzako ekarpen immateriala, ondoren euren ibilbide profesionalean islatu daitekeen errealitateari buruzko ikuspegia eta bizipena barneratuko baitute.