Osasun mentala

‘Zarena Gara’ filmak Noticias Tele7ren interesa piztu du

Gaixotasun mentala duten pertsonentzako bizitza inklusiboaren aldeko gure film laburra Dokumentala Jaialdian saritu zuten. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduaren lankidetzarekin Aita Menni Ospitaleak ekoitzitako film labur honek eskizofrenia izanagatik bizitza normala egiten duen 30 urteko gazte baten bizimodua erakusten du.
zarena-gara-tele-7EFB9960.jpg

 

Argia Fundazioak antolatutako Dokumentala Jaialdiaren azken edizioan, erakunde sozial batek aurkeztutako film labur onenaren saria eman zioten ‘Zarena Gara’ gure film laburrari. Nahasmendu mental larria duten pertsonei ematen dien itxaropen mezuagatik jaso genuen saria, abenduaren 2an, Bilboko BBK aretoan egindako galan. Egun batzuk geroago, Ezkerraldeko, Meatzaldeko, Eskuinaldeko eta Bizkaiko telebistak ikus-entzunezko honi buruzko interesa agertu zuen, eskizofrenia izanagatik bizitza normala egiten duen 30 urteko gazte baten bizimodua erakusten baitu.

Urriaren 22ko Noticias 7 albistegian, Susana Porras saioaren gidariak elkarrizketa egin zien Vicente Huesori (gaixotasun mentala duten pertsonentzat Aita Mennik kudeatzen dituen gailu komunitarioen koordinatzailea) eta Idoia Astigarragari (Mondragon Unibertsitateko Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren koordinatzailea), filmari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko. Gaixotasun mentala duten pertsonek sarritan aurre egin behar izaten dioten estigmari kontra egiteko ikus-entzunezko hau Aita Menni Ospitalearen eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzari esker grabatu zen.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Tele 7ko albistegian 38. minututik aurrera ikus daitekeen elkarrizketa interesgarri honetan, osasun mentalari, enpatiari eta lankidetzari buruz hitz egiten da. Vicente Huesoketa Idoia Astigarragak ideia nola sortu zen eta nola egin zen kontatzen dute. “Gaixotasun mentala duten pertsona batzuek bizitza normala egin dezakete, tratamendu eta laguntza egokiak badituzte”, esan zuen Aita Menniko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako koordinatzaileak, eta jarraitu zuen esaten gizarteko kideen %20k baino gehiagok gaixotasun mentala dutela, baldin eta eskizofreniaren, nahaste bipolarraren, antsietatearen, depresioaren eta bestelako gaixotasunen diagnostikoak batzen baditugu, eta eragindako bost pertsonatik batek bakarrik jasotzen duela tratamendu espezializatua. Pandemia egoera honek argi utzi du gaixotasun mentalak denoi eragin diezagukeela, eta, beraz, geure estigmaren aurka borrokatu behar dugu, eta osasun mentaleko profesionalengana jo behar dugu hala behar dugunean. Europako beste herrialde batzuekin alderatuta, osasun mentalera bideratutako osasun arloko eta arlo soziosanitarioko baliabideei eta profesionalei buruzko gabeziak ere azpimarratu zituen.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Aita Menni Ospitaleak ekoitzitako ‘Zarena Gara’ film laburra, Dokumentala Jaialdiaren bigarren edizioan saritu zutena.

Albiste hau, komunikabideetan:

Tele7