Osasun mentala

‘Irekitzeko giltzak’, Osasun Integralean hazteko bideetara garamatzatenak

Tailer bat egin dugu, “Ikuspegi global baterako diseinatuak. Balioa, Osasun Integrala” izenburupean. Roberto Narvaiz, erizain eta Martorelleko Ahizpa Ospitlarioen Pastoral Zerbitzuko koordinatzailea, Arrasateraino hurbildu zen, eta gure buruari erreparatzeko gonbita egin zigun, balio horren gestio pertsonalean eta asistentzialean barneratzeko, izan ere, ezeren aurretik, jarrera bat da, gure garapen pertsonalean eta profesionalean areagotu dezakeguna.
jornada-identidadEFB9960.jpg

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek prestakuntza ematen dute nortasunari buruzko prestakuntza ibilbidea osatzeko. Gure balio bereizgarriak gure nortasuna eta kultura ospitalarioa definitzen dutenak dira, eta gure eguneroko lana inspiratzen dute. Joan Orrit San Boi de Llobregateko Benito Menni Osasun Mentaleko Multzo Asistentzialeko zuzendariak inauguratu zuen programa, 2019ko urrian, eta San Benito Menniren kudeaketaz eta hospitalitateaz hitz egin zigun, sintesi balio gisa. 2021eko apirilean, gure zuzendari medikoak, Manuel Martin doktoreak, prestakuntza horrekin jarraitu zuen, eta, lehenik eta behin, gure fundatzaileak gainditu behar izan zuen testuinguru historiko kritikoa nabarmendu zuen, pandemia garaia baitzen, egungo unearekin antzekotasun batzuk dituena. 

Osasunaren alde egiten dugun lanak pertsonaren dimentsio guztiak hartzen ditu, humanismo integralaren arabera. Sendatzea eta zaintzea da gure nahia. Prestakuntza planarekin jarraitzeko, Roberto Narvaiz, Martorelleko Ahizpa Ospitalarioetako erizain eta Pastoral Zerbitzuko koordinatzailea, Arrasatera hurbildu zen Osasun Integralaren balioaz jarduteko. 

Nola kudeatzen ditut nire beharrak? Zer nolako beharrak ditut? Osasuna bilatzera bideratuta kudeatzen dut nire bizitza? Zer osasun mota?… Tailerrean emandako bi saioetan, azaroaren 17an eta 18an, “Ikuspegi global baterako diseinatuak. Balioa, Osasun Integrala” izenburupean, hizlariak “irekitzeko giltza” gako batzuk xehatu zituen bere jardunean, azpimarratzeko jarrera horretan hazteko zenbait bide ditugula, bai arlo pertsonalean, bai profesionalean. 

Fokua gure barnealdera

Asistentziaren arloan oso ohituta gaude esaten eta oso onartuta dago gure erakundeetan asistentzia integral baten balioa: bio arloa, psiko arloa, soziala… eta azkenaldian haratago goaz, eta espirituala esaten dugu. Prestakuntza hori, batez ere, fokua gugan jartzeko gonbidapena izan zen, balio horren kudeaketa pertsonalean eta asistentzialean sartzeko, ezer baino lehen gure garapen pertsonalean eta profesionalean areagotu dezakegun jarrera baita. 

Galdera gehiago egiten ditugun heinean, ohartzen gara bakoitza egunero konpondu beharreko beharren multzo bat garela, eta, hori kudeatzeko dugun moduak baldintzatzen duela gure osasunaz dugun pertzepzioa, gure ongizatea, egunero jartzen dugun aurpegia, erakusten dugun aldartea, egiten ditugun keinuak. Izan ere, adituak izan gaitezke osasun integralean, eta, aldi berean, sentitu dezakegu gure bizitzak hutsuneak dituela hainbat mailatan, eta horiek kezkagarriak eta ez oso osasungarriak izan daitezkeela, eta horrek kutsatu egin dezake osasunaren eragile gisa dugun prestasuna.