Alfonso Saez de Ibarra Aita Menni Ospitaleko psikologoa da, eta, gainera, larrialdietako espezialista eta Gurutze Gorriko boluntarioa, Osasun eta Sorospenetan, orain dela 25 urtetik, hau da, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan laguntzen hasi zenetik. Arrazoi hori tarteko, ‘El Correo’-k arreta berezia jarri zion duela egun batzuk. Gogorarazten dugu Ospitaleak hitzarmen bat duela sinatuta Gurutze Gorriarekin bere boluntarioak prestatzeko eta hondamendi handietan laguntza emateko.
Egunkariko lerroetan, gure lankideak nabarmendu du beirazko edontziak erabiltzeko murrizketen ondorioz asko jaitsi direla ebakiengatik egindako interbentzioak, eta Gurutze Gorriko anbulantziek batez ere intoxikazio etilikoak artatzen dituztela. “Urteak igaro ahala, gero eta jende gazteagoa artatzen dugu. Are gehiago, esan daiteke adingabea denean Udaltzainei ohartarazteko protokoloa duela gutxitik daukagula, lehenago kasuak salbuespenak zirelako”. Elkarrizketa osoa esteka honetan irakur daiteke.