Osasun mentala

‘Banakako Psikoterapia Anbulatorioa’ lantzeko tailer bat eman dugu Osasun Psikologia Orokorreko Masterrean

Ikasturte honetan urrats bat haratago egitea erabaki genuen, eta prestakuntza eskaintza zabaltzea, biztanleria orokorrari zuzendutako tratamendu psikoterapeutiko anbulatorioei atal bat eskainiz. Alfonso Saez de Ibarra Olasolo eta Amaia Bolumburu Aita Menni Ospitaleko psikologo klinikoak eta irakasleak dira, eta 12 saioko tailerra eman dute Deustuko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen masterretako ikasleei zuzenduta.
alfonso-saez-de-ibarraEFB9960.jpg

Psikologiako Graduko profesionalen prestakuntzaren barruan, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Osasun Psikologia Orokorreko masterren bidez, ikasleak osasun psikologia orokorrari buruz prestatzen dira, eta, Aita Menni Ospitalearen prestakuntzaren historian lehen aldiz, tailer bat eman dugu banakako psikoterapia anbulatorioaren inguruan.

Orain arte, Aita Menni Ospitaleko Psikologia Departamentuak psikologo klinikoak prestatzen egindako ibilbide zabalean lantzen ziren arloak izan dira alderdi psikopatologikoak, sintomen maneiua eta errehabilitazio programak, gure zentroak lantzen dituen lau ildo asistentzialetan: Nahasmendu mental larria, Desgaitasun intelektuala, Hartutako Kalte Zerebrala eta Adineko pertsona.

Gizartea azken urteetan egiten ari den eskaera bati erantzutea

Gure profesional batzuek uztartu egiten dituzte esparru instituzional eta ospitalekoan egiten dituzten esku hartze psikologikoak eta ohiko patologia eta nahasmenduen arreta psikologiko anbulatorioa, eta, horregatik, ikasturte honetan beste pauso bat ematea erabaki genuen, eta Osasun Psikologia Orokorreko Masterraren eskaintza beste arlo zehatz batera zabaltzea, azken urteetan gizartea egiten ari den eskaera bati bideratuta: biztanleria orokorrari zuzendutako tratamendu psikoterapeutiko anbulatorioak.

Horrenbestez, Alfonso Saez de Ibarra Olasolok eta Amaia Bolumburuk –psikologo klinikoak eta aipatu masterreko irakasleak- prestakuntza pilotu bat eman dute, 12 saiokoa, gure profesionalek Psikologia eta Psikiatriako Kanpo Kontsulten Zerbitzuaren psikoterapia anbulatorioan aurkitu ohi dituzten gaien inguruan.

Edukia

Landutako gaiak askotarikoak izan dira, eta alderdi metodologikoak landu dira tratamendu psikoterapeutikoaren prozesuari berari eta horren faseei, tratamenduak hasteko irizpideei edo alta emateko unea erabakitzeko irizpideei dagokienez.

Horrez gain, hainbat alderdi teoriko eta psikoterapeutiko jorratu dira, pertsona batek kontsulta psikologiko anbulatorio batera joateko izan ditzakeen arazoen arabera aplikatzekoak, horien artean egonik alderdi emozionalak eta harremanetakoak, jokabidearen nahasmenduak, krisi bitalak eta bikoteen krisiak, egoera traumatikoak, bizitzeko gogobetetzerik eza, suizidioa, etab.

Azkenik, arlo horretan ohikoak diren zenbait arazo bital aurkeztu ziren, ondoez psikologikoa sortzen edo eragiten duten hainbat testuinguru ulertzeko.

Etorkizunari begira

Psikologia etengabe aldatzen den diziplina bat da, eta herritarren osasun mentalaren arloan gero eta aitortza handiagoa lortzeko prozesu batean dago. Alfonso Saez de Ibarrak azaldu duenez, erronkak ugariak eta oparoak dira, eta, ondorioz, “Aita Menni Ospitaleko Psikologia Departamentuko profesionalak behartuta gaude ikertzen jarraitzera, eguneratzera eta ezagutza horiek eta metatu dugun esperientzia transmititzen jarraitzera, gure dispositibo asistentzialetan prestatzera orain dela 35 urte baino gehiagotik etortzen diren etorkizuneko psikologo kliniko profesionalei“.