80ko hamarkadako punkean murgiltzen
Txurdinagabarrin bizi garen gehienok gure entretenimendu nagusietako bat dugu musika, eta eguneko une askotan laguntzen digu.
Zenbait egoiliarrek, gainera, zaletasun handia dute, eta diskoen bilduma egiten gozatzen dute. Hilaren 5ean, horietako hiru Bilboko Parte Zaharrera jaitsi ziren, Bilbobusen, Brixton dendara joateko, zeina batez ere 70eko eta 80ko hamarkadetako estiloetako musikan eta urte haietako mugimenduari lotutako arropetan espezializatuta dagoen.
Bertan, denbora luzea eman zuten estilo ezberdinetako disko kaxen artean bueltaka eta dendako arduradunarekin hizketan, eta, azkenean, disko batzuk erosi zituzten, besteak beste, Erresuma Batuko punk taldeen 6 CDren bilduma bat.