60ko urteetara bueltan
Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan zerbait gustuko badugu dantza egitea eta mozorrotzea da, eta, horregatik, Inauteriak gure jai kuttunetakoak dira.
Joan den otsailaren 20an Inauteri jai handi bat antolatu genuen adindu egoiliarrentzat ea senideentzat, zuzeneko musikarekin eta kolore asko-askorekin.
Aurtengo aukeratu genuen gaia hippyak eta 60ko urteak izan zen. Aurreko asteetan eskulan ekintzetan mozorroan jarriko genituen elementuak prestatzen aritu ginen: txaleko farfaildunak eta iletarako zinta. txalekoa lorez eta bakearen sinboloarekin apainduta zegoen, pazientzia handiz eskuz koloreztatuta, eta gero egoiliar bakoitzak bere kabuz egin zituen adornuak: lepokoak, betaurrekoak, etab.
Jaia merienda batekin hasi zen, non ezin zen falta inauterietako tostada tipikoa, gure Egoitzako sukaldeko langileek maitasun handiz egina.
Giro horretan apaindutako furgoneta hippya ere ezin zen falta, kolore askorekin eta loretsua, eta bertan joan ginen beheko solairuko aretoraino, izan ere, Koldo musikari eta kantariak bere ekipoa prest zuen dibertsio eta alaitasunezko arratsalde bat eskaintzeko.
Aretoa ere motibo loretsu eta bakezaleekin apainduta zegoen, dena lorez betea. Eta ia txiki geratu zitzaigun, hainbeste senide inguratu baitziren, asteguna izanik ere.
Koldok askotariko errepertorioa aletu zigun, hainbat garaitako abestiekin: tango eta pasodobleak, Athleticen himno zaharra edo orain dela gutxiko “Despacito”; gure musikariak denari heltzen baitio, eta gainera, ez dago bera bezalakorik jendea dantzan jartzeko eta jaia girotzeko. Belaunaldi arteko programan parte hartzen ari diren Begoñazpiko neska-mutil talde baten laguntza ere izan zuen, eta haiek gure adinduak dantzara atera zituzten, eta, are, koreografiaren bat ere egin zuten elkarrekin,oso txalotua izan zena.
Pixkana-pixkana giroa berotzen joan zen, eta ia jende guztiak dantzatu zuen behin edo beste. Eta dantzan egin ez zuena aretoa zeharkatu zuten kalejiretakoren batean tartekatu zen: dantzan eta are aulki gurpildunean, denok bat egin genuen.