Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat egiten dugu

Beste urte batez, ekainaren 5a gogorarazi dugu. 2024an, tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko eta ingurune naturalarekiko lotura bultzatzeko jarduerak antolatu dira Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan. Gure baratzeko eta artisautza tailerretako produktuekin egindako azoka txiki batez gain, Arrasateko Besaide mendizale elkartearekin lankidetzan, “Udalatx, ura eta atxa” dokumentala proiektatu da, gure ingurune natural hurbilenarekin dugun lotura estutzeko.
Cartel de ll

Desertifikazioaren Aurkako Nazio Batuen Konbentzioaren arabera, Lurreko lur eremuen %40 degradatuta daude, eta horrek munduko biztanleriaren erdiari eragiten dio zuzenean. Horregatik, ekainaren 5a, 2024ko Ingurumenaren Mundu Eguna, lelo honekin garatu da: «Gure lurrak. Gure etorkizuna. #LeheneratzeBelaunaldia gara». Natura larrialdian sartuta dago, «ezin dugu denboran atzera egin, baina basoak hazarazi ditzakegu, ur iturriak biziberritu eta lurzoruak leheneratu», gogorarazten digu NBEk.

Errealitate horretaz kontzientziatzen laguntzeko, Arrasateko Besaide mendizale elkartearen laguntzarekin, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan bi jarduera garrantzitsu egin dira, ospitaleko lantegi okupazionaletan sortutako 0 kilometroko produktuen ekoizpenari balioa emateko eta, aldi berean, gure ingurune naturalik hurbilenarekin enpatizatzeko.

Tokiko merkatua eta zinema

Lehen ordutik, ospitaleko errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko taldeak, lantegi okupazionaletako paziente eta langileekin batera, azoka bat muntatu du galeria nagusian, bertan ibili diren langile, paziente eta senide guztien eskura. Azokatik igaro direnek ospitaleko baratzea zaintzeko eguneroko lanetik lortutako produktuak topatu ahal izan dituzte, besteak beste, barazkiak, infusioak eta produktu terapeutiko naturalak. Postuetan, gainera, koadernoak, orri markatzaileak eta beste elementu apaingarri batzuk saldu dira, guztiak paper birziklatuz eginak Paper tailerrean, baita ospitalean landatu eta Zapi tailerrean landutako izpiliku usaineko zakutxo termiko eta aromatikoak ere.

 

Salmenta arrakastatsua izan da, eta parte hartzaile guztien eta ingurunearen artean egindako lan handia ezagutaraztea ahalbidetu du.

Arratsaldea iristearekin bat, ospitaleko ekitaldi aretoan “Udalatx, ura eta atxa” dokumentala proiektatu da, Besaide Mendizale Elkarteak egina, lehenengoz “BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia” Mendiko eta Abenturako Zinemaren Nazioarteko Jaialdian estreinatu zena, 2023ko abenduaren 16an, eta harrezkero Euskadiko hainbat zinema aretotan zehar ibili da, Aita Menni Ospitaleko zinemara iritsi arte.

Horregatik, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiogu elkarteari filma gure pantailan proiektatzeko aukera emateagatik, Udalatx mazizoa gure leihoetatik ikus baitaiteke, gure ospitaletik hurbilen dagoen mendietako bat izanik eta, aldi berean, Arrasate herriaren ikurra, sendatzen laguntzen digun aire garbiaren zati handi bat ematen diguna.