Beste urte batez, Aita Meni Ahizpa Ospitalarioen Euskara Batzordeak Aita Menniren dispositiboek Korrikan parte hartzea bultzatu dute. Bideoan ikus daitekeenez, gure baliabide bakoitzeko pazienteek eta profesionalek dena eman dute, eta zentroen arteko ibilbidea gure paziente eta erabiltzaileek egindako lekuko berezia eramanez osatu da.
22 euskararen aldeko lasterketa, beti bezala AEK-k antolatua, berreskuratu egin da pandemiaren ondoren, eta 2.500 kilometro egin ditu Euskal Herriko dozenaka herri igaroz. Edizio honen mezua, HITZEKIN!: “Hizkuntza bat hitzez osatuta dago, baina ekintzak dira hizkuntz komunitate bat eratzen dutenak. Euskarak aurrera egin nahi badu, hiztun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzarako, praktikarako jauzia egingo dutenak Beraz, ekin diezaiogun! Hitz egin dezagun euskaraz; egin dezagun jauzia hitzetik ekintzara; hitz egin dezagun eta ekin diezaiogun”.