Gure garbitegia, energia eraginkortasunaren eta barrera sanitarioaren adibide

Instalazio berriekin, hobetu egin da higiene eta osasun kalitatea, eta kutsadura gurutzaturako arriskua saihestu da. Garbitzeko denbora murrizteak, eta energiaren, uraren eta detergentearen gastua jaisteak, ingurumena gehiago zaintzeaz gain, urtean 50.000 euro aurreztea dakarte.
Gure garbitegia

Aita Mennin tona bat arropa garbitzen da egunero, igandeetan izan ezik, ez baita zerbitzurik egoten. Astelehenetan, 1.400 kilotik gora arropa bil liteke. Zeregin hori egiteko, duela zenbait hilabetetik hona, Ospitaleak ospitaleetarako diseinatutako barrera sanitarioko garbitegi bat dauka, zeinak kutsadura gurutzatuko arriskua galarazi, etahigiene eta osasun kalitate ezin hobea eskaintzen duen. 

Garbitegi berri hau tokiz aldatu zen, eta bertan, barrera sanitarioko 5 garbigailu industrial instalatu ziren, ate bikoitzekoak: kargatzekoa bata eta deskargatzekoa bestea, kargatzeko ahoa barreraren alde zikinean egonik, eta deskargatzekoa alde garbian. Horrenbestez, ez dago aukerarik, prozesuaren inongo momentutan, arropa zikina eta garbia nahasteko.  

Gainera, gaur egungo garbitegi industriala askoz ekonomikoagoa eta ekologikoagoa da. Teknologiaren laguntzaz, %30 murriztu da garbigailuak martxan jartzeko denbora (egunean 5 ordu gutxiago, hau da, zenbakiak borobilduta, garbitzen 1.500 ordu gutxiago urtean), eta, ondorioz, gas eta elektrizitatearen kontsumoan %30 aurrezten da. Detergenteen kontsumoa ere murriztu egin da, bai eta hondakinen bolumena ere. Aurreztutakoen artean, deigarria da ur kontsumoan izandako beherakada: 19.000 litro ur gutxiago egunean. Aurrezpen horiek guztiak batuta, urteko kostuak 50.000 euro murriztuko direla aurreikusi da.

Instalazio eta prozesu berriak 

Garbitegi berrian dena da berria: orgak, seinaleak, errepasatzeko mahaia, etab. Aloña Telleria Aita Menniko Zerbitzu Orokorren arduraduna eta Nagore Izaguirre Garbitegi Zerbitzuaren arduraduna pozik daude instalazio berriekin eta lortutako emaitzekin: “Kostuak murriztu dira, eta eraginkortasuna, ekologia eta kalitatea irabazi. Instalatutako Girbau garbigailu berriak (etxe horrekin egiten dugu lan azken urteotan) gai dira duela 15 urte genituenak baino %59 ur gutxiagorekin eta askoz ere denbora gutxiagoan garbitzeko (%23,5). Gainera, garai bateko makineria kendu egin da, eta etxe horrek berak berrerabiliko du”, azaldu dute, garbitegi berrian ezarritako prozesuetan egindako aldaketak zerrendatzen dituzten bitartean:

–           makineria ordezkatu da

–           barrera sanitarioa instalatu da

–           garbiketa eta lehortze prozesuak hobetu dira

–           xaboi eraginkorrak erabiltzen dira 

“Emaitza: ur, elektrizitate, lurrun eta denboraren kontsumo txikiagoa, eta ingurumena gehiago zaintzea”, nabarmendu dute.

Gure garbitegia, energia eraginkortasunaren eta barrera sanitarioaren adibide

Barrera sanitarioa

Leku berean, arropa zikina eta garbia dagoeneko ez dira inoiz nahasten, detergente dosiak automatikoki botatzen dira kubeta iragazgaitzetatik…Makineria berritu, eta barrera sanitarioa bermatzeko gelen mugaketaz gain, beste ñabardura asko gauzatu dira, zeintzuei esker hobetu egin dugun garbitu, lehortu eta lisatzeko prozesua. Aloña Telleriak eta Nagore Izaguirrek zehaztu dutenez, barrera sanitarioak hau esan nahi du: “isolamendua, bi guneetako kutsadura saihesteko”. Eta diotenez, Aita Mennin hori bete egiten da, arrazoi hauek direla tarteko: 

• Arropa garbi eta zikinerako garraiobide desberdinak erabiltzen ditugu. 

• Arropa zikina manipulatzeko langileak independenteak eta esklusiboak dira.

• Gelak independenteak dira eta ez daude elkarrekin konektatuta. Garbitzeko makinek ere barrera sanitarioa dute; baten eta bestearen arteko desinfekzio uratea. 

• Arropa zikinaren barneko eta kanpoko garraiobideak aldian behin desinfektatzen dira. 

• Garbiketa programa guztiek dituzte desinfekzio prozesu eraginkorrak. 

• Kalitate kontrol bat dago.

• Aldizka azterketa mikrobiologiko bat egiten da.

Energia eraginkortasuna, datuetan

Instalazio berriek %15 handitu dute ekoizpen ahalmena: orduko 200 kg-tik 231 kg-ra pasatuz. Ekoizpen hobekuntza horren ondorioz, hilean 110 garbigailu gutxiago jartzen dira, hau da, urtean 1.320 garbigailu gutxiago. Garbiketa denborei dagokienez, makinak ordezkatu direnez eta xaboi eraginkorragoak erabiltzen direnez, egunean 306 minutu gutxiago egoten dira garbigailuak martxan; hau da, 5 ordu gutxiago egunean.

Garbigailu zaharrek, duela 25 urte erositakoek, 36 litro/kg kontsumitzen zituzten; garbigailu berriekin, berriz, 14,5 litro/kg-koa da uraren kontsumoa. Ondorioz, guztira, 19.066,75 litro aurrezten dira egunean: 19,066 m3Gas kontsumoari dagokionez, lehorgailuak aldatzean, litro bat ur lurruntzeko kontsumitutako energiaren aldea 1,02 kW/ordukoa da; beraz, egunean, 30,6 kW aurrezten da. 

Kontuan hartzen badugu Aita Mennin 28.000 kg arropa garbitzen direla hilean, instalazio berrietan, galdaretan, makina berrietan (garbigailuak, lehorgailuak eta lisatzeko makinak) egindako inbertsioek eta prozesu bakoitza gauzatzeko baliatu den profesionaltasunak aurrezpen ekonomiko handia eragin dute, garbiketa denborak eta uraren eta energiaren kontsumoak murriztu baitira. Gainera, tenperatura baxuagoko programa efizienteagoak ditugu. Horrek guztiak kostuak murriztea dakar, baina baita ingurumena gehiago zaintzea ere: eraginkortasuna handitu eta CO2 isuriak murriztu dira. 

Detergenteei dagokienez, garbitegiak xaboi sistema automatizatu bat dauka, manipulazioak galarazteko. Xaboi sistema hori informatizatuta dago, eta langileek informazioa eskuratu dezakete jakiteko zein garbigailutan eta zein programatan programatu den.

Gure garbitegia, energia eraginkortasunaren eta barrera sanitarioaren adibide

Zifra adierazgarrienak
Urtean garbitutako arropa kiloak:
340.000
Hilean jarritako garbigailuen murrizketa:
110 (urtean, 1.320)
Denbora aurrezpena:
5 ordu gutxiago egunean (1.545 ordu gutxiago urtean)
Elektrizitate aurrezpena:
1.193,4 kW gutxiago urtean
Ur aurrezpena:
19.066 litro ur gutxiago egunean (5.891 m3 ur gutxiago urtean)
Aurreikusitako aurrezpen ekonomikoa:
50.000 euro urtean