Beste behin ere, Aita Menni Ospitaleak erabaki du Euskaraldian erakunde gisa parte hartzea. Gizarte ekimen hau bi urtean behin egiten da, euskararen erabilerarako egoera berriak bultzatzeko asmoz, eta aurten azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da. Hirugarren edizioaren leloa “Hitzez ekiteko garaia” da.
Langileak, batez ere, baina kolaboratzaileak, erabiltzaileak, pazienteak eta senideak ere Euskaraldia 2022an aktiboki parte hartzera animatzeko, Euskara Batzordeak bideo hau grabatu du, eta bertan gogorarazten da, halaber, zer rolarekin parte hartu ahal izango den ekimenean: ‘ahobizi’, euskara ulertzen duten pertsona guztiekin une oro euskaraz hitz egiten dut. Nire lankideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean, beti esaten ditut lehen hitzak euskaraz; euskara ulertzen badute, euskaraz hitz egiten jarraitzen dut, eta ‘belarriprest’, une bakoitzean erabakitzen dut noiz eta norekin hitz egin euskaraz. Agian ez dut beti euskaraz hitz egingo euskara ulertzen duten pertsona guztiekin, baina euskaraz dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta hori da esplizituki eskatzen diedana. Euskara ulertzea da gutxieneko baldintza.
Ikus daitekeenez, Batzordea osatzen duten pertsonek, aurreko edizioetan bezala oraingoan ere banaka eta taldeka —ariguneetan— parte har daitekeela azaltzeaz gain, ohiturak aldatu eta euskaraz hitz egiten hasteko garaia dela azpimarratu dute.
Eta zuk, zer rol hartuko duzu? Ahobizi edo belarriprest?
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Euskara Batzordearekin.
Anima zaitez eta parte hartu!