2019ko San Sebastian ospatzen Maldatxon
Beste urte batzuetan bezala, Donostiako Maldatxoko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko langileek eta erabiltzaileek merezi bezala ospatu dute San Sebastian eguna. Beste behin ere, elkarrekin apaindu genuen zentroa bandera, globo eta danbor txuri-urdinekin, jaiak agintzen duen bezala.
Gastronomia ere ospakizunaren parte garrantzitsua da, eta, horregatik, menu berezia osatu genuen denon artean: txaka eta atunez betetako arrautzak, eta gula eder batzuk txanpinoi eta ganbekin eta ukitu pikante batekin. Amaitzeko, postre arin eta goxo bat egin genuen: limoi moussea.
elkarrekin gozatu genuen, eta poz-pozik abiatu ginen, ondoren hiru jai egun baikenituen hirian ospatzen jarraitzeko.