ADAM-Aita Menni Kirol Elkartea kalte zerebrala duten pertsonek kirolaz disfrutatzeko sortu zen berez, eta orain ospitaleko beste unitate batzuetako pazienteak gonbidatu ditu esperientzia atsegin horrekin gozatzera. Horrenbestez, UDITRAC eta ospitaleko egonaldi luzeko y ertaineko unitateetakoak Urdaibaira hurbildu ziren piraguismoa praktikatzera.
Larunbat berezi horretan, Arrasateko Aita Menni ospitaleko paziente eta profesionalen talde ugari batek paseoa egin zuen piraguan Mundakako itsasadarrean, Laidako hondartzatik irtenda. Pazienteek uretan dituzten trebetasunak erakutsi zituzten eta ederki pasatu zuten paraje berdingabean. Eta kirola egitearen mesedeez gain, denak primeran ibili ziren.
Urdaibai gune natural benetan eder eta askotarikoa da, eta UNESCOk Biosferaren Erreserba deklaratu zuen 1984an; padura bereziez gain, bertan Euskadiko hondartzarik eder eta preziatuenetakoak daude, Laga eta Laida.
Zalantzarik gabe, begiraleak eta pazienteak ados daude: hau errepikatu beharreko txango horietako bat da.