Aita Menni Kirol Elkartea, ADAM, zenbait enpresen eta bere kirolarien babes eta ekarpenen bidez aurrera jarraitzen duen epe luzerako proiektua da. Hasiera batean kalte zerebralaren ondorioz desgaitasunen bat zuten kirolariek osatzen zuten ADAM proiektua. Joan den denboraldian Aita Menni Ospitaleak gure Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako gaixotasun mentala duten pertsonak elkartera sartzea sustatzen zuen. Une honetan, “We are like you” goiburupean, hauek dira normalean ADAM elkarteko kirolariek egiten dituzten kirol-modalitateak: boccia, igeriketa, txirrindularitza, mahai-tenisa, futbola eta petanka. Entrenamenduak egoitza desberdinetako instalazioetan antolatzen dira: Bilbo, Gernika, Donostia, Arrasate, Beasain eta Irun.
Esteka honetan sakatuz gero, ADAM elkarteak 2016an garatutako jarduera guztiak zehaztasunez jasotzen duen dokumentu osoa ikus daiteke.