Osasun, emozio, janari edo lan tresnei lotutako termino eta esapideek, besteak bestek, osatzen dute Aita Menniko Euskara Batzordeak argitaratu berri duen gaztelania-euskara sakelako hiztegia. Egokia da kolaboratzaileek beti gainean eramateko, kontsultatu nahi badute, eta oinarrizko informazioa dauka gure lan asistentzialaren eguneroko esaldi eta esapideen inguruan.
Euskara Batzordeak hiztegiaren 200 ale argitaratu ditu, formatu txikian, 15 atal tematikotan banatuta. Helburua da langile ez euskaldunen esku tresna lagungarri bat jartzea, erabiltzaile eta familia euskaldunekiko traturako, eta gure lantaldearen barruan euskararen erabilera sustatzea.
Aleak zentroetan banatzen hasi dira, eta langileek partekatzen dituzten guneetan ere egongo dira eskuragarri. Halaber, hiztegiaPDF formatuan deskargatu daiteke esteka honetan edo goiko argazkia sakatuta.