2014. urtean, Aita Menni Ospitaleak ‘Euskara Plana’ onartu zuen. Plana antolatzeko, aldizka elkartzen den Euskara Batzordea eratu zen; bere lehendakaria Xabier Altuna da, Aita Menniko finantza zuzendaria, eta, gainera, kideak dira: Deiane Madinabeitia, Marijo Ijurra, Leire Franco, Miren Arrizabalaga, Beñat Urain, Amaia Jauregui eta Nagore Mardaras. Horrez gain, zentro bakoitzean erreferentziazko pertsona bat izendatzen ari dira, Euskara Plana ezartzen saiatzeko, bakoitzaren errealitatera egokituta. Plana 4 urterako pentsatuta dago eta, bere bilakaera ezagutzeko, Batzordeko lehendakariari eskatu diogu kontatzeko: denbora honetan zehar zer alderdik markatu dute ibilbidea?
Euskara Planaren ibilbidea markatu duen gai nagusia lehiaketa publikoetara aurkeztea izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren (eta aurrerantzean Kabiaren) lehiaketa publikoetara aurkezten hasi ginenetik , Euskara Plana izatea ezinbesteko baldintza izan da, eta horrek bultzatu gintuen Euskara Batzordea sortzera; ondoren, gaur egun indarrean dagoen Euskara Plana idatzi zuen.
– Artean zein ziren euskararen normalizazioaren gabezia nagusiak?
Orduan geneukan gabezia nagusia zen komunikazioa, barrukoa zein kanpokoa, gehienbat gaztelaniaz egiten zela. Ez egoen baliabiderik esleituta euskara batzordeak modu sistematikoan egin ahal izateko, eta ez geneukan gaur egun dugun bezalako kanpoko aholkularitzarik, orain EMUNekin gabiltza eta. Hizkuntza berdintasuna garai batean bigarren mailako gai bat zen, nahiz eta egoiliarren eta erabiltzaileen funtsezko eskubidea izan.
– Zer neurritan erantzuten zaio orain senideek eta pazienteek hizkuntza erabiltzeko egiten duten eskaerari? Zentro guztietan, ahozko komunikazioa familiak edo erabiltzaileak nahi duen hizkuntzan egiten da, eta idatzizko komunikazioak, hartzaileak bi hizkuntzetako batean egitea erabaki ezean, ele bietan egiten dira. Era berean, administrazioari dagokionez, familia jakin batzuek arreta euskaraz jaso nahi dute, eta eskaera horri beti erantzuten zaio. Eta berdin gertatzen da Administrazio Publikoekin.
– Hilean behin elkartzen den Euskara Batzordea daukagu, eta etengabe lan egiten du Aita Mennin euskararen erabilera areagotzeko; horren azken froga izan da hiztegia lantzea, baina lehenago hainbat hizkuntza irizpide berrikusi dira, fitxak jaso dira, eta datu base eguneratu bat prestatu da Aita Menniko langile guztien euskararen ezagutzarekin eta titulazioekin, diru laguntzak kudeatu dira, “tratuak” bezalako ekintzak abiarazi dira…– Zuzendaritzatik egiten diren komunikazio guztiak elebidunak dira. – Administrazio Publikoekiko komunikazio guztiak elebidunak dira.– Irudi korporatiboa asko zaintzen da. Eta saiatzen gara horrek dakarren guztia elebiduna izatea.-Langileek gehien erabiltzen dituzten agiriak, inprimakiak eta abar identifikatzen ari gara, ele bietan egon daitezen.– Zentroak dauzkan webguneak bi hizkuntzetan daude.
– Presente egon gara iazko Kilometroetan, eta AMOko zentro batzuetan Korrikan parte hartu dugu (eta Gesalibarren, Errehabilitazio Zerbitzuan, egunotan nabarmendu egin dira ekintza bereziak eginez, esaterako, muralak, beste Korrika batzuetako bideoak emanez…).
– Nola lortu dira?
Hori guztia Euskara Batzordeak bideratu dituen baliabideei esker lortu da, eta EMUNekin batera egindako lan etengabeari esker.
– Zentroko Zuzendaritzak zer baliabide edo tresna jarri ditu lantaldearen esku hori lortzeko?
Aurten bi euskara ikastaro antolatu dira (bat A1 mailarako eta beste bat C1 mailarako), eta horietara guztira 20 lagun ari dira joaten. Zentroak diru laguntzak ematen dizkie lantokitik kanpo euskarako prestakuntza eskatzen eta jasotzen duten langileei.
– Zein litzateke aurrerantzean egin beharreko urratsak?
Datozen urteetan helburua da orain dela gutxi kudeatzen hasi garen zentroetan euskara planak ezartzea, eta Ospitalearen Euskara Plana berrikustea, eguneratzeko eta behar berrietara egokitzeko.