125. urteurrena hasteko ekitaldiak agerian utzi du erakundeekin eta euskal gizartearekin dugun konpromisoa

Erakunde publikoetako ordezkari ugari eta Ahizpa Ospitalarioen eta San Joan Jainkoarenaren Anaien ordezkari ugari izan dira. Hitzaldietan berretsi zuten erronka berriak hartzen eta proiektu berritzaileetan zein osasun mentalaren arretan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa.
Dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatzen du
Ohorezko aurreskua Arrasateko San Juan de Dios eta Aita Menni ospitaleen 125. Urteurrenaren inaugurazio ekitaldian.

1898 ekainaren lehenean, gaixotasun mentala zuten 50 laguni –25 gizon eta 25 emakume– Santa Agedako bainuetxe erosi berrian harrera eginda, aita Benito Mennik Euskadiko asistentzia psikiatrikoko lehen zentroa ireki zuen, Arrasateko Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen eta San Juan den Dios ospitalearen jatorria. “Harrera izan zen Santa Ageda etxearen inaugurazioko ekintza, nork hartuko zituen aurkitzen ez zuten gizonak eta emakumeak hartzea”, gogoratu zuen Egoitz Zabalak, zeremonia maisu eta gure erakundeko Pastoral eta Elkartasun arduradunak.

2023ko ekainaren 1eko arratsaldean, Arrasateko Santa Ageda osasun etxea sortu eta 125 urtera, Donostiako Miramar jauregian hasi genuen zorrioneko gertaera hura ospatzeko programaren inaugurazio ekitaldia. Bi ospitaleak arreta psikiatrikoko zentro baino askoz gehiago dira gaur egun. Ospakizun ekitaldira bi erakundeetako profesionalen ordezkari bildu ziren, baita osasun arlokoak eta gizarte ekintzako politiketakoak ere.

125. urteurrena hasteko ekitaldiak agerian utzi du erakundeekin eta euskal gizartearekin dugun konpromisoa
Ezkerretik eskuinera, Esther Berruete, Ahizpa Ospitalarioen lehen kontseilari nagusia; Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako jarduneko diputatua; Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua; Eneko Goia, Donostiako jarduneko alkatea, eta Joaquim Erra, San Joan Jaunarenaren Ordena Ospitalarioaren lehen kontseilari nagusia.

Ekarpenak egiten eta lankidetzan jarraitzeko konpromisoa

Ohorezko aurreskuaren eta Esther Berrueteren “agur ospitalarioaren” ondoren, Ahizpa Ospitalarioen gure lehen kontseilari nagusiak “erakundeak ekarpenak egiteko eta lankidetzan aritzeko duen konpromisoa” azpimarratu zuen, “osasun sistemak eta arreta sozialeko sistemak osasun mentalaren arretari buruzko politika eta baliabide egokienak eduki ahal izateko. Bide luzea dago oraindik egiteko, baina Euskadirekin dugun konpromisoa irmoa da 1898 urtetik, eta eskutik eta aliantzan jarraituko dugu lanean gizartearen zerbitzura dugun misio ospitalarioa bultzatzeko”. Ez zuen amaitu nahi izan komunitate ospitalarioaren lana eta profesionaltasuna eskertu gabe, zeinak gaixo, senide, boluntario eta ahizpak elkartzen baititu, eta Eusko Jaurlaritzari –batez ere Osasun, Justizia eta Barne Sailak–, Arrasateko Udalari eta EAEko hiru unibertsitateei ere eskerrak eman zizkien, baita “zainketak ereiten” dituzten pertsona guztiei ere, beren eskuzabaltasunagatik.

Sor Esther Berruete

“Gaur egun, osasun mentala aurre egin beharreko osasun erronka handienetako bat da, eta badakigu pertsona horiei eta familiei egunero-egunero lagunduko dien lan sare bat behar dugula. Lehentasuna izan behar da egungo gizartearentzat eta instituzioentzat”, adierazi zuen, ildo beretik, San Joan Jainkoarenaren kontseilari nagusi Joaquim Errak, “osasunaren munduko espezialitate guztiak zailak direlako, baina osasun mentala delako paradigmatikoena”. Profesionalentzako eta erakundeentzako txaloak eskatu ondoren, gaineratu zuen, aita Menniren sentsibilitate berberaz, “gauzak kalitatez eta profesionaltasunez eta ausardiaz” egin behar ditugula, eta “euskal gizarteak San Juan de Diosen konpromisoa du Euskadin arlo horretan arreta ematen jarraitzeko, erakundearen betiko ezaugarria izan den zerbitzu publikoaren izpiritutik abiatuta”.

Etorkizunari begira dagoen itsasargia

Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Gizarte Politiketako jarduneko diputatu Maite Peñaren hitzetan, Benito Mennik erreferente izaten jarraitzen du bere lanagatik, eta, adierazi zuenez, bai San Joan Jainkoarenaren Anaiak, bai Ahizpa Ospitalarioak, “punta-puntako bi entitate dira osasun mentalaren eta Gipuzkoako gizarte politiken esparruan, baita Euskadin ere, ausartak, indartsuak”, GFArekin batera, “tratatzen eta babesten dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzen dituztenak” Bere iritziz, “bide horri buruz duten ikuspegia” erakunde publikoekin partekatzean itsasargi moduko bat bihurtzen dira, izan ere: 1) badakite premia egoerak detektatzen eta erakundeei ohartarazten diete; 2) berrikuntza bilatzen dute eta egokitzeko gaitasuna dute, bi ospitaleek mota guztietako kolektiboen elementu traktore gisa dihardutelarik. Diputatuaren iritziz, partekatzen dugun eredua “arreta ereduan aurrera egiteko irtenbide berritzaileak pertsonalizatzeko eredu bat da”.

Gipuzkoa ez litzateke hain solidarioa eta inklusiboa izango San Juan de Dios eta Aita Menni Ospitaleen ekarpenik gabe

Maite Peña

Peñak, halaber, gure erakundeen jarrera eraikitzaile eta positiboa goraipatu zuen, beti prest daudelako kalitatezko “programak, zerbitzuak eta baliabideak eraikitzeko aurrerapauso bat emateko”, lan serio, arduratsu eta eraikitzaile eztabaidaezina egiteko, lankidetza isil eta diskretuarekin. Baina beti daude hor. Bere txanda amaitzeko, pandemian zehar laguntza sare bat sortzen egindako ekarpena azpimarratu zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen eta Aspace Gipuzkoaren arteko akordioa aipatuz, paralisi zerebrala duten haurrei tratamendu berritzaile bat eskaintzeko, 2030eko Atlas exoeskeleto pediatrikoaren bidez. “Gipuzkoa ez litzateke hain solidarioa eta inklusiboa izango San Juan de Dios eta Aita Menni Ospitaleen ekarpenik gabe”, ziurtatu zuen.

Donostiako jarduneko alkate Eneko Goiak esan zuen benetan “pozik” dagoela 125. urteurrena honen hasiera ekitaldian parte hartu ahal izateagatik, egiten den lana ezagutu ahal izan zuelako, zehazki Donostiako San Juan de Dios Ospitalearena, senide bat arazo mental batengatik ospitaleratu zutenean. Ordura arte ezezagun zuen errealitate horretara hurbildu zenetik, osasun mentalarekin lan egiten eta estigmatizaziorik gabe aurre egitea erabaki dutenen maitasuna eta ahalegina aitortzen du. “Komunitatean sinesten dut, eta gure komunitatearengan sinestea eta betebeharrak betetzen jarraitzea da garrantzitsuena. Ikusaraz dezagun osasun mentalaren mundua estigmarik gabe”, aldarrikatu zuen.

Medikuei eta langile asistentzialei, boluntarioei, pazienteei eta senideei egindako lana eskertu ondoren, Osasun kontseilari Gotzone Sagarduik ere adierazi zuenez, “oso pozik nago ekitaldi honetan zuekin egoteagatik eta parte hartzegatik, pertsona gisa eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, 125. urteurrena dela eta”. Zaintzeko premiarik handiena duten pertsonen alde zenbat denbora ematen den lanean eta zenbat lan egiten den azpimarratzeaz gain, oraindik egiteke dugun bideari buruz ere gogoeta egin nahi izan zuen. Behartsuenen alde baliabideak jartzen dituztenen adostasunerako gaitasuna eta bokazioa nabarmendu zituen, “eta elkarrekin egiten ari garen 125 urte hauetako egikera ona”azpimarratu zuen. Aukera baliatu zuen gogorarazteko Osakidetzak 2023an 40 urte beteko dituela, eta Aita Menni Ospitaleko Kalte zerebraleko eta Lege Psikiatriako unitate aitzindariekin hitzarmen bat duela. “Elkarrekin jakin izan dugu errealitate bihurtzen, bi unitate horiek bezalako errealitateak egin ahal izan ditugu, bi erakundeen konpromiso sendoaren erakusgarri”. Azpimarratu zuenez, “garrantzitsuena da osasun mentalaz hitz egiten dugunean proiektuez hitz egitea, eta lanaren bikaintasuna hainbat unibertsitaterekin ikertzeko zabaltzea, horrek ezagutza sustatzen lagundu duelako, psikiatria, kalte zerebrala, autismoa eta adinekoentzako arreta bezalako arloetan, guztiontzat gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta osasungarriagoa eraikitzen jarraitzeko”.

125 urteko bikaintasuna hospitalitatean

Inaugurazio ekitaldia Francisco Benavidesek eman zuen hitzaldiarekin amaitu zen: ‘125 urteko ospitalitatea Santa Agedan’. Bere hitzaldiaren hasieran, Granadako San Joan Jainkoarenaren ’Casa de los Pisa’ artxibo-museoko zuzendariak “osasun mentala duten pertsonen premia larriari erantzuteko beharra aldarrikatu zutenen arrakasta” nabarmendu zuen. Benito Menni San Joan Jainkoarenaren anaia Joan Jainkoarenak berak inspiratu zuen, zeinak XVI. mendean, tratamendu bakar gisa gaixo mentalak zigor eta kolpeekin nola zigortzen zituzten ikusi zuen, eta erabaki zuen Granadan ospitale bat sortzea, gaixo “adimengabe hauek defendatzeko eta zerbitzatzeko”.

Hizlariak azpimarratu zuen, halaber, Benito Mennik sortu zuela Ahizpa Ospitalarioen erakunde erlijioso femeninoa, María Josefa Reciorekin eta María Angustias Gimenezekin, San Joan Jainkoarenaren antzeko nortasunarekin. Kalitate asistentzialari dagokionez –adierazi zuen–, San Joan Jainkoarenaren lehen ospitaleek jada tratamendu humanista bultzatzen zuten, ‘La psiquiatría en España en el siglo XIX y los centros fundados por Benito Menni’ argitalpenean jasotzen den bezala; horren egilea gure zuzendari mediko Manuel Martín Carrasco doktorea da. San Benito Mennik sustatutako balioak bizirik daude, eta horren froga da “milaka pertsonak bizia eman dietela erakunde hauei Administrazioaren eta kolaboratzaile sare oparoaren arteko 125 urteko lan koralean; denbora horretan elkar aberastu dugu, pertsonak zerbitzatzeko helburuarekin, eta erdigunean jarriz San Joan Jainkoarenaren estilo bereziarekin zaintzea”.

 

Albiste hau, komunikabideetan:

El Diario Vasco
Noticias de Gipuzkoa
El Diario Vasco