Adineko pertsona
12. urteurrena Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan
Aurtengo urrian Txurdinagabarri adineko pertsonen Egoitzak 12 urte bete ditu, eta ederto ospatu genuen.
Goizean eukaristia berezia izan genuen, eta arratsaldean, familiekin batera, merienda bat antolatu genuen, bizkotxo eta txokolatearekin, eta Egoitzan urtean zehar hartutako irudiak eman genituen.
Ondoren, Koldo izan genuen gure artean, bere ahotsaz eta teklatuaz herri kantak eta dantza egitekoak eskaintzeko.