Ahizpa Ospitalarioak Aita Menni Ospitalarioak Fundazioa Euskadi da orain
126 urte eritasun mentala, adimen-desgaitasuna, kalte zerebrala edo adin handia duten pertsonei laguntzen.
Kepa Junkerak iktusaren osteko afasia gainditu du adimen artifizialari esker
Iktus batek gogor erasan zionetik, Kepa Junkerak sekuelen errehabilitazioan lan egin du Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko diziplina anitzeko taldearekin. Hitz egiteko lehen zuen gaitasuna berreskuratu ezin izan duen arren, adimen artifizialean egindako aurrerapenek lortu dute haren ahotsa birsortzea.
Osasunaren Mundu Eguna: gizatasunez eta bihotzetik zaintzen dugu
Apirilaren 7a Osasunaren Mundu Erakundearentzat Osasunaren Mundu Eguna da, oso data garrantzitsua osasunerako irispidea eskubide unibertsala dela gogoratzeko, eta NBEren 2030 Agendan jasotako Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat (GJH): “Pertsona guztientzat bizitza osasuntsua bermatzea eta ongizatea sustatzea adin guztietan” Ospitalarioak Fundazioan…
Aitortza Mensajeros de la Paz elkarteari, Liberian gure proiektu solidarioari emandako laguntzagatik
Egoitz Zabala Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Pastoraltza, Boluntariotza eta Elkartasun arduradunak Padre Angel Mensajeros por la Paz (Bakearen Mezulariak) elkartearen sortzailea bisitatu zuen atzo Madrilen, erakunde horrek bideratu duen 10.000 euroko ekarpena pertsonalki eskertzeko, horrek lagundu egingo baitu Afrikako Monrovia (Liberia)…
Autismoari buruz Kontzientziatzeko Mundu Eguna izan da
Gure aletxoa jarri genuen autismoa duen pertsona bakoitza bakarra dela gogorarazteko. Horregatik, gure ikuspegia pertsonalizatua eta integratzailea da. Gure taldean autismoa duten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko lan egiten dugu.
Osasun mentala
1898tik, gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen ditugu, tratamendu farmakologikoa, psikoterapeutikoa, errehabilitazio psikosoziala eta gizarteratzea hartzen dituen ikuspegi espezializatu eta integral baten bidez, bizi proiektua berreskuratu eta bizi kalitate egokia mantendu ahal izateko.
Desgaitasun intelektuala
Desgaitasun intelektualaren, autismoaren espektroko nahasmenduaren eta nahasmendu mentalaren testuinguruan, jokabidearen nahasmenduak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonak artatzen ditugu.
Neuroerrehabilitazioa eta kalte zerebrala
Nerbio-sistema zentraleko lesioa edo garuneko lesio esanguratsua (iktusa, traumatismo kraneo-entzefalikoak…) jasan duten pertsonak artatzen ditugu, bizi-kalitateari eragiten dioten aldi baterako edo betiko ondorioekin.
Adineko pertsona
Gipuzkoan eta Bizkaian, psikogeriatrian eta zailtasun bereziko zaintzan espezializatutako adinekoentzako egoitzak kudeatzen ditugu, baita adinekoentzako eguneko zentroak ere.
Arreta soziosanitarioa
Eibarko Ospitaleko bi Egoitza Unitate Soziosanitarioak kudeatzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, mendekotasun iraunkorreko edo iragankorreko egoeran dauden pertsonak artatzeko, zeinek zainketa sanitario eta sozialeko premia handiak dituzten, ospitaleratze sanitarioko arretaren eta ohiko etxebizitza edo egoitza sozialeko arretaren artean dagoen zainketa eredu batean.
Mendekotasunerako laguntza teknikoak
Aita Menni Ahizpa Ospitalariek Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Etxetek zerbitzua kudeatzen dute, lurraldean diferentzia funtzionala duten pertsonei laguntza teknikoak eta produktu lagungarriak eskaintzen dizkiena.
Gaurkotasuna
Artikuluak
Komunikabideetan

- 3 zentroen titularrak gara:
-
- Aita Menni Ospitalea (Arrasate)
- Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo)
- Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Donostia)
- 16 zentro publiko kudeatzen ditugu Gipuzkoan eta Bizkaian.
- Etxetek kudeatzen dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekotasunerako laguntza-zerbitzua.
- Aholkularitza eskaintzen diegu Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko 13 zentrori.