Mendekotasunerako laguntza teknikoak

Aita Mennitik Etxetek kudeatzen dugu

Etxetek egitasmoan laguntzak daude %33ko edo gehiagoko desgaitasuna baloratuta duten eta mendekoak diren pertsonentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiko Laguntza produktuen eta Irisgarritasunaren Foru Zerbitzuaren eginkizuna da desgaitasuna duten edo mendekoak diren pertsonen autonomia beren ohiko ingurunean sustatzea eta laguntza erraztea.
Dependencias del Servicio de Ayudas Técnicas Etxetek

Orain dela hilabete batzuetatik hona, Aita Mennik Etxetek kudeatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Laguntza produktuen eta Irisgarritasunaren Foru Zerbitzua.  Erakundearen helburua da laguntzea desgaitasuna duten pertsonen edo mendekotasun egoeran daudenen autonomia sustatzea eta laguntza erraztea. Horretarako, Orientazio Departamentuko arduradun Sonia Espinek adierazi duenez, Etxeteken hau eskaintzen da:

  • dauden laguntza produktuei eta ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzko informazioa eta orientazioa, irisgarritasuna hobetu ahal izateko.
  • laguntza produktu berreskuragarrien mailegu edo behin-behineko lagapen sistema bat, eguneroko jarduerak egin ahal izateko.
  • laguntza produktu berreskuraezinak erosteko laguntza ekonomikoak.
  •  ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak, pertsonak etxe barruan duen irisgarritasun eta autonomia maila hobetzeko.

Zerbitzua 87/2008 Foru Dekretuak, abenduaren 23koak, erregulatzen du, eta bertatik eguneroko bizitzako ekintzak egiteari buruzko arazo guztiak lantzen dira. Ematen dituen laguntza moten bitartez Etxetekek eskaintzen dituen soluzioen ideia bat izan dezakegu:

  • komun eta dutxako osagarriak
  • segurtasun pertsonaleko elementuak
  • altzari egokituak
  • jasotzeko eta lekualdatzeko gailuak
  • aulki gurpildun motordunak
  • aulki bereziak
  • ibilgailua egokitzea eta erostea
  • eskaileren ordezko soluzioak
  • etxe barruan oztopoak kentzea
  • komunikazio, informazio eta seinaleztapen sistemak

Nork jo dezake Etxetekera eta laguntzak eskuratu?

Donostiako eta Eibarreko erakustokietara edozein erabiltzaile, senide, profesional eta abar joan daiteke. Bertan informazioa ematen da laguntza produktuei eta soluzioei buruz etxearen ingurunean oztopo arkitektonikoak kentzeko.

Sonia Espinek argitu duenez, Etxeteken Etxean programan jasotzen diren laguntza horiek eskuratzeko gutxieneko baldintza batzuk daude: mendetasun egoeran dagoen pertsona izan behar da, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta edukitzea eta Gipuzkoan erroldatuta gutxienez urte bateko antzinatasuna edukitzea. Gainera, laguntza jakin batzuetarako, Foru dekretuaren 1 eta 2 eranskinetan baldintza bereziak daude. Adib.: 9 puntuko edo gehiagoko mugikortasun baremoa Scooter baterako laguntza lortzeko.

Eskaria egiteko beti Oinarriko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da, aurretiaz hitzordua eskatuta. Ez da desgaitasun edo mendetasun mailari buruzko agiririk aurkeztu behar, oinarriko gizarte langileak informazio horretarako sarbidea duelako.

Komeni da argitzea horrelako laguntza produktuak erosi dituzten edo komuna egokitu duten pertsonek ezingo dituztela laguntzak eskatu. Dekretua argia da horri buruz: “Ez da emango lagun­tza­rik eskaera egin aurretik eta Etxe­tek zerbi­tzuaren aldeko orientazio txos­tena eduki aurretik eskuratutako produktuetarako, ezta ordurako hasitako obretarako ere”.

Zerbitzuari buruzko edozein zalantza kontsultatzeko, Etxetekekin harremanetan jar zaitezkete, 943312005 telefonoan, edo laguntza produktuak erakusteko lokaletara joan:

  • Donostia: Ondarreta pasealekua 7, behea (zabalik astelehenetik ostiralera, 9 – 13, 30 eta 16 -18,30 ordutegian).
  • Eibar: Ardantza 5 eta 9 (zabalik ostegunetan 9 – 14 eta 15 – 17 ordutegian).

Bideoa

Bideoa Adom Autonomiak ekoitzi du, Tecnaliarekin eta Ermuko Udalarekin lankidetzan besteak beste, eta, bertan, gure terapeuta okupazional Sonia Espinek eta Marta Garciak hainbat laguntza produktu erakusten dituzte etxebizitza egokitu batean.

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.